108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 309/2011 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da hipoteka betearazteko 309/2011 prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, eta ondasun higiezinen enkantea egiteko ediktua eman dela, hitzez hitz hauxe dioena:

Resurrección Ganuza Jacoisti andreak, Iruñeko Merkataritzako 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut Banco Popular Español S.A.k eskaturik, Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak ordezkatua, Catalán Vallejo S.L.ren aurka organo judizial honetan bideratzen ari diren 309/2011 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki dela ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da egintza organo honetako bulegoetan 2012ko irailaren 19ko 09:30ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3188000052030911 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria betearazpen organoaren egoitza den bulego judizialean dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

7.-Enkanteko ondasunen egoera eta gainerako ezaugarri fisikoak ezagutu nahi dituzten lizitatzaile guztiek lehiaketako konkurtso-administratzaileekin harremanetan jarriz egiten ahalko dute.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

-1. lotea. Corellako 22.370. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 2.890. liburukian, 385. liburuan eta 146. orrian inskribatua. Tasazio balioa: 313.922 euro.

-2. lotea. Corellako 22.371. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 2.890. liburukian, 385. liburuan eta 150. orrian inskribatua. Tasazio balioa: 279.463 euro.

-3. lotea. Corellako 22.372. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroko 2.890. liburukian, 385. liburuan eta 154. orrian inskribatua. Tasazio balioa: 251.651 euro.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean. Idazkaria.

Eta enkantean parte hartu nahi dutenei jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1207682