108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 417/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Brahim Hamidek eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Riojana Navarra de Plásticos, S.L.ren eta Transportes Rinacon 2009, S.L.ren aurka bideratu den 417/2012 prozesuaren barnean, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko ekainaren 13ko 12:40an ager dadin, 103. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Riojana Navarra de Plásticos, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Eskatutako dokumentu bidezko frogari dagokionez, egin bekie errekerimendua alderdi demandatuei, jarraian adierazten diren agiriak ekar ditzaten adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko ezarritako eguna baino hamabost egun lehenago: 2010ean Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak; 2011ko BEZaren aitorpena; 2010eko eta 2011ko F-50 eredua; egoera-balantzea eta galdu-irabazien kontua 2011ko abenduaren 31n edo berriagoa; 2010eko sozietateen gaineko zerga. Ohartarazten zaie ezen, bidezko arrazoirik gabe agiri horiek ekartzen ez badituzte erabakitako frogari buruz aurkako alderdiak egindako alegazioak frogatutzat jo ahal izanen direla.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1208251