108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 81/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Felipe Nuñez Cenzualek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Restauraciones y Obras Lizarra S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 81/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Felipe Nuñez Cenzualek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Restauraciones y Obras Lizarra S.L.ren aurka, 12.233,20 euroko printzipala ordain dezan, gehi 733,99 euroko interesak eta 1.223,32 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65. espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua Idazkari judiziala

Halaber, xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen dekretua eman da:

Xedapen zatia:

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Eta jarduketetan agertzen baita betearazleak enbargatua duela nominaren zati proportzionala Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren alde, igor bekio ofizioa erakunde horri, eta adierazi 11.160,94 euroko kreditua onartua duela epai bidez eta betearazpenpeko enpresa kaudimengabe deklaratu dela, betearazleak Soldatak Bermatzeko Funtsetik jasotzen ahal dituen kopuruak galarazi gabe.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut. Idazkari judiziala.

Eta Restauraciones y Obras Lizarra S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 18an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1207692