108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1140/2010 dibortzioa

Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1140/2010 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Santa de la Cruz de la Cruzen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Luis Miguel Lópezen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradoreak, Luis Miguel Lópezen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Santa de la Cruz de la Cruzen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Guerran (Santo Domingo) 2004ko ekainaren 16an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Magistratua.

Eta Santa de la Cruz de la Cruz andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1207882