108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 763/2011 dibortzioa

Iruñean, 2012ko maiatzaren 21ean.

Margarita Pérez-Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: M.ª Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 763/2011 familia prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Nelson Sánchez Concepciónen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Elizabeth Yismerlis Montero Ferrerasen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut M.ª Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak, Elizabeth Yismerlis Montero Ferrerasen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Nelson Sánchez Concepciónen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Uharten 2009ko urriaren 23an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan. Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta Nelson Sánchez Concepción jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 21ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1207782