108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 975/2011 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da, hipoteka-betearazpena dela-eta, epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Banco de Caja España, de Inversiones, Salamanca y Soria Sau (IFK: A-86289642; helbidea: Marqués de Villamagna, 6, Madril) alderdi betearazleari esleitzen zaio Beltzuntzeko mugapean (Txulapain) kokatutako familia bakarreko etxebizitza. Erdisotoa, beheko solairua eta lehen solairua edo estalkipea ditu. Eraikitako azalera, guztira, 254,66 metro koadrokoa da.

Eraikinak okupatzen duen lurzatiaren azalera 176,85 metro koadrokoa da; etxebizitza lurzati horretan bertan kokatzen da eta alde guztietatik lurzatiaren gainerako zatiarekin mugatzen da. Lurzati horretan bertan, ekialdean, etxebizitza horretatik aparte garajea izanen dena eraikitzen ari da. Solairu bakarra izanen du (86,30 metro koadro erabilgarri). Lurzatiak 1.710,67 m²-ko azalera dauka, eta lurzatiaren gainerako zatia, hots, eraikin horiek okupatzen ez dutena, sarbideetarako eta berdeguneetarako da.

Erregistroko deskripzioa ebazpen honen bigarren aurrekarian azaltzen da: 235.750,47 euro.

Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekizkio manamenduaren bi kopia jabetza-erregistratzaileari.

Eta Joseba Iñaki Zarranz Marcillaren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsleei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1207833