108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

239/2012 jabari-espedientea

Silvia Iriarte Lecumberri andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 239/2012 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, María Teresa Huerta Lasaga andreak eskaturik, honako finka honen segidako traktua berriro hasteko:

"7785. finka. Lursaila, Vianako "Los Doce" edo "Cascajo" alderdian kokatua; azalera: hogeita bat area eta laurogeita zortzi zentiarea edo bi erregu eta zazpi almute. Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 1969. liburukia, 79. liburua, 207. orria, 7023. finka.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2012ko maiatzaren 21ean.-Idazkaria, Silvia Iriarte Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: J1207836