108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2012ko maiatzaren 25ean:

RAL 25-MAY-12 (2/BI)

"Ikusirik 2012. urtean Larrialdi Humanitarioetan Jarduketak Egiteko Diru-laguntzen Deialdi Publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa,

EBATZI DUT:

1.-12.000 euroko diru-laguntza ematea Nafarroako Acción Verapaz Elkartea gobernuz kanpoko erakundeari, laguntza humanitario gisara, landa-lanerako lanabesak erosteko proiekturako, 2012. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen baitan.

2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, 12.000 euroko zenbatekoaz, Nafarroako Acción Verapaz Elkartea gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan."

Iruñea, 2012ko maiatzaren 25a.-Enrique Maya Miranda, Alkate Udalburua.

Iragarkiaren kodea: L1208300