108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 16koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ezkirozko BSH Electrodomésticos España, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboko aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ezkirozko BSH Electrodomésticos España, S.A., enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatu zuen akordioaren testua (kode zk.: 31000842011998) aztertu da. Erregistro honetan 2012ko maiatzaren 8an sartu zen eta enpresako lege eta sindikatu ordezkariek 2011ko urriaren 18an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 16an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

AKONPAINAMENDU SOZIALERAKO PLANAREN GARAPENA

(Enplegu erregulazioko espedientearen IV. eranskina)

Ezkirozko plantaren Industria Bideragarritasunaren Plana sendotzeko, bertan ahalik eta enplegu gehien mantentzeko, eta kontratuak iraungitzea eta horrek dakartzan ondorioak apaltzeko, zuzendaritzak eta Negoziazio Batzordeko ordezkaritza sozialaren gehiengoak, Lan Zuzendaritza Nagusiaren bitartekaritzaren ostean, ondoko neurriak hitzartu dituzte, abuztuaren 31n eskatutako enplegu erregulazioko espedientearen akonpainamendu sozialerako plan gisa.

Akordio hori lantokiko langileek berretsi dute horretarako 2011ko urriaren 17an egin zen bozketaren bidez. Enpresako zuzendaritzak 2011ko urriaren 5ean aurkeztu zuen eskaera ezeztatzen du agiri honek. Izan ere, Lan Zuzendaritza Nagusiari 2011ko abuztuaren 31n aurkeztu zitzaion iraungitzeko eta eteteko enplegu erregulazioko espediente mistoaren azken eskaera izatera pasa da.

BSH taldeak Ezkirozko fabrikan planifikatutako inbertsioak gauzatzeko aukera ematen du plan honek, eta haren ondorioz produktuak, fabrikazio bolumena eta hari lotutako enplegua garatuko dira, gutxienez 2011-15eko aldirako. Orobat, 550.000 unitateko bolumenera iristeko helburua lortzen lagundu behar du, behar adinako enplegua ahalbidetzeko, eta hortaz, plan honen barreneko enplegu erregulazioko espedientearen ondorioak apaltzeko.

1. Lanaldia malgutzeko eta bolumena handitzeko neurriak, lan kostuak eta kostu operatiboak murriztuta. Lan hitzarmenaren akordio osagarriak.

Hemen biltzen diren neurriak BSH Electrodomésticos España, SA enpresaren Ezkirozko lantokiko hitzarmen kolektiboaren akordio osagarritzat hartzen dira; hortaz, ondotik ematen diren artikuluak aldatzen dituzte.

2.4. artikulua. Iraunaldia. Enplegu erregulazioko espedientearen memorian aurkeztutako Industria Planaren iraunaldia izanen du, 2011ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 bitarte.

6. artikulua.

6.5. Erretiro partziala/Errelebo kontratua.

2011ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izanik, erretiro partzialak eta errelebo kontratuak egiteko zuzendaritzak hartu zuen konpromisoa bertan behera geratzen da.

6.6. Enpleguaren klausulak. Lan karga berreskuratuz gero edo behin-behinekotasun puntual batean, goranzko malgutasunaren neurriak agortuta, halakorik behar izatera, batzordearekin hitzartuko da zenbat behin-behineko langile behar den, behin-behineko kontratazio horrek langile finkoen etenaldiko egun kopurua ez ekartzeko. Kontratazio prozesu hori nahitaez eskainiko zaie eszedentziei eta lanaldi murriztuei eta lehentasunez egindako iraungitzeei, betiere enpresak egin nahi dituen bazterketekin.

Azkenik, klausula berri honekin eta denbora honetako inguruabar bereziak direla eta, 6.1.2 artikulua (Errelebo kontratua), 6.1.4 (Plantilla zehaztea), 6.4 (Eszedentziak) eta aipatutako 6.5.a (Erretiro partziala/errelebo kontratua) indarrik gabe geratu dira.

9.1. artikulua. Lanaldia, ordu kopurua eta malgutasuna.

Zuzendaritzak beretako izan ahalko ditu industria lanaldiko egunetako bi hitzartutako industria lanaldiaren kontzeptu gisa erabiltzeko, oporren atalean zehaztu bezala.

9.4. artikulua. Oporrak.

Oporren sorrarazpena. Urteko oporrak 30 egun naturalekoak izanen dira langile ororentzat. Urte naturalean sorraraziko dira oporrak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte, eta hala hartu beharko dira.

Aurreko sorrarazpen sistemarekin (uztailaren 1etik ekainaren 30era) Ezkirozko lantegian sartu ziren langile guztien oporrak erregularizatzen dira. Sei hilabetean sorrarazitakoa (15 egun natural edo 11 lanegun), 2011ko urriaren 20tik 2012ko abenduaren 31 bitartean aplikatuko da, malgutasun/egutegiaren soberakinaren irizpide berekin; horrela etenaldia murrizten lagunduko litzateke.

Oporren sistema. Oporrak honela finkatuko dira:

-Bi aste natural langile bakoitzarentzat, uztailean eta abuztuan, 3 txandatan.

  • Lehenengo txanda sanferminekin batera izanen da (tailerrez tailer orekatuta, eta beste bi txandak ere tailerrez tailer orekatuta egonda, produkzioaren premien arabera).
  • Bigarren txanda abuztuko lehenengo eta bigarren asteetan.
  • Hirugarren txanda abuztuko hirugarren eta laugarren asteetan.

Horretaz gain, laugarren txanda bat, 2 astekoa, oporralditik kanpo 2007-2010eko hitzarmeneko irizpideekin.

-7 egun natural, modu kolektiboan honela aplikatuta:

  • 3 lanegun Aste Santuan (salbu eta hango jaiegunak apirilaren 15etik aurrera baldin badira).
  • 2 lanegun eta hitzartutako industria lanaldiko 2 egun, urriaren 12ko zubian edo azaroaren 1ekoan, aste oso bat osatzeko, jaieguna barne. Aplikazio horren ordez, eta produkzio premien arabera, zuzendaritzak beste aste bat gehiago ezar dezake udako oporretan eta laugarren txandarako, bi lanegun horiekin, hitzartutako industria lanaldiko biekin eta konpentsatu beharreko edo malgutasun/egutegiaren soberakineko egun batekin.

-Gainerako opor egunak, hogeita hamar egun natural bitarte, modu kolektiboan eta jarraian hartuko dira abenduaren bukaeran (9 egun natural).

Egutegia urte bakoitzeko urtarrilaren 31n ezarriko da, beranduenez, Batzordearen komisio bati kontsula egin ondoren.

9.8. artikulua. Lanaldiaren malgutasuna. Plantako enpleguaren gaitasuna eskaintzaren urtarokotasunera egokitzeko, zuzendaritzak ondoko neurri hauek har ditzake:

Larunbateko goizeko txandak. Ondoko arau hauekin:

-Zuzendaritzak 5 txanda jar ditzake larunbat goizean zenbait lan arlotan edo guztietan, produkzioa barne.

-6 laneguneko asteak finkatzeko moduan ezarriko dira. Hura erabiltzeko, enpresa batzordeari hilabete lehenago jakinaraziko zaio, eta behin betiko berretsiko da hamar egun lehenago. Denboraz konpentsatzeko lanaldia malgutasun/egutegiaren soberakineko egun gisa aplikatuko da %100ean, konpentsazio ekonomikorik gabe. Larunbateko 5 txanda erabiltzen direnean, eta produkzio premien arabera, zuzendaritzak 5 egun horiek konpentsatzen ahal ditu udako oporretara edo zubietara gehituta. Larunbateko txandak aurretik edo ondotik konpentsatzeko astean 4 lanegun ezartzen direnean, 7 egun lehenago abisatuko da.

-Urteko edozein unetan ezar daitezke, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Orduen saldoa. 2011n aplikatutako 2012ko malgutasun/egutegiaren soberakinaren eta oporren sorrarazpenaren arteko saldoaren ondorioz bete gabe diren 32 orduak, gehienez goranzko 16 ordurekin kitatuko dira langileko eta urteko, 32 lanordu horiek bete arte.

-Kitatu ondoren, zuzendaritzak goranzko 16 ordu ezar ditzake gehienez urtean, denboraz modu berean konpentsatuta.

-Horretarako, urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen, zuzendaritzak eta enpresa batzordeak adostuko dute nola aplikatuko den, eguneko lanaldia 9 ordutara luzatuz arratsaldeko txandan astelehenetik ostiralera, edo larunbateko txandaren bitartez.

-8 edo 16 ordu horiek egiten badira, denboraz %100ean konpentsatuko dira, eta langileei industria lanaldiko edo oporraldiko egun bat edo bi sortuko zaizkie, modu kolektiboan hartzeko.

-Sistema honen aplikazioa aldi baterako etenen da zuzendaritzak behin-behineko langileak kontratatzen dituenean urtarokotasunari aurre egiteko, kontratazio horrek irauten duen bitartean. Halakorik ez dagoenean ekinen zaio berriro.

Baldintzen aldaketa horren ordainean, 425 euro ordainduko zaizkie langile guztiei (langile salbuetsiak barne) aldi batean eta oroharreko prezioan, iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteak ukituak ez badira (kalte-ordaina lanaldiaren proportzioan izanen da, erretiro partzialekoak kenduta, haiek bere lan portzentajea egin baitute). Ez da ordainduko 2012ko urtarrilaren 1a baino beranduago.

10. artikulua. Lansari kontzeptuak.

Lansarien igoerak:

2011: ez dago igoerarik lansarian.

2012: %0,50. Horren %0,25 bermaturik dago, eta soldatan eta osagarrietan finkatuko da. Gainerako %0,25a soldatan eta osagarrietan finkatuko da, baldin eta aurreko urtean produkzioko 550.000 unitatetara iritsi bazen.

2013: %0,50. Horren %0,25 bermaturik dago, eta soldatan eta osagarrietan finkatuko da. Gainerako %0,25a soldatan eta osagarrietan finkatuko da, baldin eta aurreko urtean produkzioko 550.000 unitatetara iritsi bazen.

2014: %0,50. Horren %0,25 bermaturik dago, eta soldatan eta osagarrietan finkatuko da. Gainerako %0,25a soldatan eta osagarrietan finkatuko da, baldin eta aurreko urtean produkzioko 550.000 unitatetara iritsi bazen.

2015: %0,50. Horren %0,25 bermaturik dago, eta soldatan eta osagarrietan finkatuko da. Gainerako %0,25a soldatan eta osagarrietan finkatuko da, baldin eta aurreko urtean produkzioko 550.000 unitatetara iritsi bazen.

Osagarri pertsonalaren paga berezia.

Osagarri pertsonalaren paga berezi gisa ordainduko da iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteak egun ukitu ez dituen altako langileek antzinatasunagatik egundaino sorrarazia. Egun honetatik aurrera, iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteak ukitu ez dituen langileek bakarrik beste hirurteko bat sorraraziko dute, eta paga horretan geratuko da behin betiko finkaturik, ondoko sorrarazpenik izan gabe. Osagarritzat hartuko da, aurreko artikuluaren ondorioetarako. Baldintza aldaketa horren ordainean, iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteak ukitu ez dituen langileei 305 euro ordainduko zaizkie aldi batean eta oroharreko prezioan, 2012ko urtarrilaren 1a baino lehenago.

Asistentziaren konpentsazioa.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hilero ordainduko da.

Osagarri pertsonala.

Egungo kalitate primaren zenbateko finkatuarekin handituko da altako langileentzat, iraungitzeko enplegu erregulazioko espedienteak gaurdaino ukitu ez baditu. Kontzeptu hori ez daukaten langileei, egun altan baldin badaude, sortu eginen zaie.

Absentismo prima.

Zuzeneko eskulanaren absentismoa gaixotasun (amatasunak, aitatasunak eta haurdunaldiko arrisku egoera izan ezik), ezbehar eta bisita medikoen kontzeptuetan %5,5etik jaisten den hamarren bakoitzeko, egungo araudiaren arabera ordainduko da dagoen prima. %5,5etik behera jaisten den hamarren bakoitzeko 30 euro ordainduko dira. Primaren gehieneko muga 550 euro urtean izanen da.

Plan honetaz baliatuta, bi alderdiek hitzartu dute 2010eko eta ondoko urteetako absentismo prima aurreko paragrafoaren irizpideei jarraikiz kalkulatuko dela (amatasunak, aitatasunak eta haurdunaldiko arrisku egoera izan ezik); hartara, 2010eko urteari dagokion erregularizazioari ekinen zaio.

Helburuen araberako prima.

2010 bitarte lortutako kalitate primaren zenbatekoa osagarri pertsonalean geratu da finkaturik, eta egungo erregulazioa helburuen araberako urteko prima aldakor batekin ordezten da 2012tik aurrera. Helburuak plantaren helburu orokorrak izanen dira, langile salbuetsientzat ezartzen diren pisu eta eskala berekin, langile guztiek helburu berberak izan ditzaten. Eskala hau ezarri da:

Helburuaren %150 lortzea edo handik gorakoa: 450 euro, gehienez.

Helburuaren %100 lortzea: 300 euro.

Helburuaren %50 lortzea edo handik beherakoa: 150 euro, gutxienez.

Produkzio prima.

Prima kendu aurretik hitzartutako jarduna ez lortzeagatik, idatziz eta banan-banan ohartarazi beharko zaio behargin bakoitzari prima hori kentzea ekar dezakeen arrazoia. Produkzio partearen kopiak balioko du idatzizko jakinarazpen gisa. Prozedura horri jarraitu ezean, prima kentzea baliogabetzat joko da, eta enpresak segituan itzuli beharko dio kaltetutako beharginari.

Produkzio prima berezirako, hasierako portzentajea %85era aldatuko da.

11.2. artikulua. Ezintasun iragankorraren prestazioa hobetzea ezbehar eta gaixotasunagatik.

Ezintasun iragankorra gaixotasunagatik.-Gaixotasuna dela-eta bajak irauten duen bitartean, enpresak %100eraino osatuko ditu oinarrizko soldata, lan toxiko, nekagarri edo arriskutsuko osagarria, osagarri pertsonala, produkzio prima, kalitate prima eta aurreko urteko 12 hilabeteetako gaueko lanaren batezbestekoa, baldin eta langileak ez badu bajarik izan gaixotasunagatik azken 6 hilabetean. Sei hilabete horietan baja izatera, kontzeptu horien %80 bitarte bermatuko da.

Ezintasun iragankorraren osagarri ordaindu gabea berreskuratzeko aukerak:

a) Hura jasotzeari utzi dion langileak urtea bukatutakoan berreskuratzen ahalko du baldin eta haren absentismo medikoak ez badu gainditzen benetako lanorduen %4,00.

b) Langile baten ezintasun iragankorraren prozesua ezintasun iraunkor osoaren edo erabatekoaren ebazpen irmoarekin bukatzen bada, ezintasun iragankorraren egoeran jaso ez den osagarria ordainduko da.

c) Baldintza horiei atxikitako langileen urteko absentismo osoaren indizeak ez badu gainditzen %5,50.

Neurriei buruzko 1. ataleko azken xedapena. Neurri horiek guztiak onartzeak beste 90 enplegu sortzen laguntzen du, eta, hortaz, 2011ko abuztuaren 31n aurkeztu zen iraungitzeko eta eteteko enplegu erregulazioko espedientean eskatutakoen artean beste horrenbeste iraungitze murrizten ere bai, zati batean suspentsio egunetan haien baliokideekin ordeztuko baitira.

2. Neurriak erretirotik hurbil dagoen taldearentzat.

Ateratzeko plana kontratua iraungitzeagatik, erretiro partziala eta errelebo kontratuari buruzko artikulua hitzarmen kolektiboan indarrik gabe uzteak plan honetan ukitutako pertsonentzat.

Iraungitze data 2011ko urriaren 20tik 2011ko abenduaren 31 bitartean, ondoko baldintzekin:

-1951n jaioak: 65.000 euroko kalte-ordaina.

-1952an jaioak: 90.000 euroko kalte-ordaina.

-1953an jaioak: 108.000 euroko kalte-ordaina. Kolektibo horretarako, enpresak zuzenean hitzarmen bereziko urte bat ordainduko dio dagokion administrazio publikoari, legez arautu bezala.

Geroago ateratzeko data:

-1954 eta 1955ean jaioak: 65.000 euroko kalte-ordaina ateratzeko, 60 urte betetzean. Plan honetan biltzen diren soldata igoerekin eguneratuko da zenbateko hori.

1954an jaiotako langileren batek 2011ko urtetik gelditzen den denboran kontratua iraungitzeko berariaz eskatzen badu, zuzendaritzak 1953an jaiotakoen baldintzak aplikatuko dizkie.

Zenbateko ekonomiko horiek 5C taldeko langileentzat dira. 5A eta 4C taldeetako langileentzat, 5.000 eurotan handitzen dira. Gainerako taldeak aurreko zenbateko horien proportzioan tratatuko dira.

Langile horiek 28 dira. Zuzendaritzak haien izenen zerrenda aurkeztuko dio Lan Zuzendaritza Nagusiari, agiri honekin batera.

Kolektibo horren iraungitze data zehatzei dagokienez, lanpostua eta atazak bideragarritasun planarekin eta hura garatzearekin erlazionatuta dituzten langile horien kasuan, batik bat bulegoetan aritzen direnen kasuan, zuzendaritzak eta langileak ateratzeko data finkatuko dute, 2011ko abenduaren 31 baino geroagokoa bada ere.

3. Borondatezko neurriak ondorioak murrizteko.

Haiek eskatzeko mugaeguna: 2011ko urriaren 17an.

a) Borondatezko eszedentziak.

Arlo horretan legez ezarritakoen osagarri diren baldintza bereziak ezartzen dira, ondoko ezaugarri hauekin:

-Iraupena: 2, 3 edo 4 urte (2013ko abenduaren 31 arte, 2014ko abenduaren 31 arte eta 2015eko abenduaren 31 arte).

Kalte-ordaina ateratzeagatik: 15.000 euro.

-Hura bukatutakoan lanpostu bereko eta lanbide kualifikazio bereko lanpostu huts bat bada, ukitutako langilea bertatik bertara sartuko da.

-Eskatutako bi, hiru edo lau urteak pasatakoan, lanpostu hutsik ez badago eta langilea langabezia egoeran bada, lan harremana zuzenean iraungiko da enplegu erregulazioko espedientearen bitartez, eta agiri honen baja sustatuei buruzko ataleko kalte-ordaina izanen du, betiere 15.000 kenduta, langileari atera zenean ordaindu baitzitzaizkion.

b) Lanaldiak murriztea.

Arruntak.

Behin betiko %50 murrizten diren lanaldiak, urteko 40 eguneko kalte-ordainak edukita murriztutako soldatagatik, betiere urtesari bateko mugarekin.

Txandakako produkziokoak badira, ordutegian egokitu behar dira, bi pertsonak txanda bat osatuta: 6etatik 10etara eta 10etatik 14etara, edo 14etatik 18etara eta 18etatik 22etara, modu osagarrian.

Seme-alabak zaintzeagatik.

Seme-alabek 12 urte bete arte luzatzen ahal da, baldin eta ordutegia zuzendaritzarekin adosten bada lanaldi arrunta azken 4 urte hauetan murrizteko era berean. Adin txikikoak 12 urte betetzean, lanaldia osoa izanen da berriz.

Behin betiko kontratua langile finko jarraigabeko kontratu bihurtzea.

Urtean 9 hilabetetan lan egitea ezarri da. Eskema hauei jarraikiz lehentasunez eta ziur aski:

-Apirilaren 1etik abenduaren 31 bitarte edo.

-Urtarrilaren 1etik irailaren 30a bitarte.

Hala ere, lan egiteko denbora moldatzen ahal da betiere apiriletik irailera bitarte egiten bada.

Soldata proportzional murriztuaren kalte-ordaina 40 egunekoa izanen da urteko, betiere bi urtesariko mugarekin.

c) Beste lantoki batzuetara joatea.

-Neurri hau bakarrik aplikatzen ahal da Zaragozako faktoriara joateko, 20 lanpostuko mugarekin. Enpresak izanen du ardura eskaerak onartu edo ukatzeko, BSHren beste planta edo lantokietan dauden aukeren arabera. Atzerrira joateko eskaerak aztertuko dira, destinoko lantoki horien premiak eta halakorik eskatzen dutenen lanbide eta hizkuntza prestakuntzak kontuan izanda.

-Destinoko lantokiaren soldata baldintzak aplikatuko dira. Murriztutako soldatak 40 eguneko kalte-ordaina izanen du lan urte bakoitzeko, bi urtesariko mugarekin, eta Ezkirozko antzinatasunari eutsiko zaio, etorkizuneko kalte-ordain baten ondorioetarako.

-Bidaiaren eta aldairaren gastuak ordainduko dira, faktura aurkeztu ondoan, bi hilekoko kalte-ordainarekin eta beste 5.000 euro gehiagorekin etxebizitzarako eta familiakoentzako laguntza gisa.

-Outplacement zerbitzuak aztertuko dira ezkontide edo izatezko bikotekidearentzat 6 hilabetean.

-Lantokira itzultzeko lehentasunezko eskubidea hurrengo bi urtean, lantoki horretan lan profil bereko lanpostu bat hutsik geratuz gero, betiere bete beharreko lanpostuaren lan baldintzekin.

-Lantokiz aldatuak baja eman nahi badu enpresan lantokia aldatu eta hurrengo 12 hilabetean, 40 eguneko kalte-ordaina lan urte bakoitzeko jasotzeko eskubidea izanen du, bi urtesariko mugarekin.

-Lantokiz aldatuak mantenduko du lan harremana enpresarekin, enplegu erregulazioko espedientean aurreikusitako iraungitzeen eraginetik kanpo.

d) Baja sustatuak.

40 eguneko kalte ordaina lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere bi urtesari bete arte eta gutxienez 35.000 eurorekin. Indarreko erretiratu partzialarekin aritzen diren erreleboko langileen kasuak banan-banan aztertuko dira, eta beharrezko neurriak hartuko erretiro partzialekoek kalterik izan ez dezaten haien prestazio publikoekin.

Zuzendaritzak baja sustatuen izenen zerrenda aurkeztuko dio Lan Zuzendaritza Nagusiari, agiri honekin batera.

4. Enplegu erregulazioko espedienteak ukitutako langileen gaineko ondorioak apaltzeko neurriak.

Iraungitzeak.

Memorian eskatzen zen hasierako kopurua jaitsita plan honetako 1. ataleko neurrien bitartez, erretiroa gertu duten langileak ateraz plan honetako 2. ataleko neurrien arabera, eta 2011ko urriaren 17ko epea itxita borondatezko neurriei heltzeko plan honetako 3. ataleko neurrien arabera, geratzen diren iraungitzeek 40 eguneko kalte-ordaina izanen dute lan egindako urte bakoitzeko, bi urtesari bete arte gehienez eta gutxienez 20.000 eurorekin. Indarreko erretiratu partzialarekin aritzen diren erreleboko langileen kasuak banan-banan aztertuko dira, eta beharrezko neurriak hartuko erretiro partzialekoek kalterik izan ez dezaten haien prestazio publikoekin.

Iraungitzeak 2011ko urriaren 20tik 2011ko abenduaren 31 bitartean eginen dira.

Zuzendaritzak haien izenen zerrenda aurkeztuko dio Lan Zuzendaritza Nagusiari, agiri honekin batera, memorian zehaztutako irizpideekin bat.

Suspentsioak.

-2011ko urriaren 20tik 2012ko abenduaren 31 bitarte: 60 lanegun, lanaldi osoko langile bakoitzeko.

-2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 bitarte: 24 lanegun 3 urte horietako bakoitzeko, lanaldi osoko langile bakoitzeko eta hiru urteko epean aplikatzeko.

Berme klausulak:

Alderdiek, plan honetan hitzartutako neurri guztiak aplikatuta enplegua mantentzeko betebeharra bermatzeko asmoz, ondoko berme hauek ezartzen dituzte akordio hau sinatzerakoan:

-Enpresak berariaz egiten dio uko edozein kaleratze premiatu, sustatu edo egiteari Langileen Estatutuaren 51. eta 52. artikuluen bitartez 2015eko abenduaren 31 bitarte, kontuan izan gabe iraungitzeak, erretiroa gertu duten langileen ateratzeak eta baja sustatuak, agiri honekin bat. Aurrekoa gorabehera, enpresa batzordearekin adosten ez den aipatutako artikuluetako kaleratze objektibo bat eginez gero, banan-banakoa zein kolektiboa, langileak, akordio honen arabera, hautatzen ahal du enpresan jarraitzea ordura arteko lan baldintza eta baldintza ekonomiko berberekin, edo izan lezakeen kalte-ordaina hartzea. Klausula honek ez du indarrik izanen baldin eta merkataritza arloko epaitegi eskudunak deklaratzen badu enpresa hartzekodunen konkurtsoan dagoela eta konkurtso administrazioak erabakitzen badu lan kontratuak iraungi behar direla Konkurtsoari buruzko Legean aurreikusi bezala.

-Produkzioa jaisten denean planifikatutakoaren aldean, 51. artikuluko iraungitze bideen ordez, enpresak aldi baterako etete neurriak hartuko ditu akordio honen baldintzekin.

-2012ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 bitarte, plan honetako 3. atalean enplegu erregulazioko espedienteari borondatez atxikitzeko biltzen diren neurriak zabalik izanen ditu zuzendaritzak, lantokia aldatzekoak izan ezik, 52 arte onartuko baitira, betiere plan honetan bildutako baldintzapean. Langile batek haiei atxikitzeko eskatzen badu, lanpostua edo atazak bideragarritasun planeko proiektuekin edo helburu berekin sor daitezkeen beste proiektuekin erlazionatuta baditu planak indarra duen bitartean, edo lanpostu hori gakotzat hartuta, uste bada errelebo plan zehatza behar duela, zuzendaritzak bere izanen du eskaera onartzeko eskubidea, eta, onartuz gero, ateratzeko egun zehatza ezartzekoa.

Ezkirotz/Iruñean, 2011ko urriaren 18an.

Zuzendaritza.

Langileen ordezkariak.

UGT ordezkatuz, SOLIDARI ordezkatuz, CCOO ordezkatuz, LAB ordezkatuz, CIO ordezkatuz, ATISS ordezkatuz.

Stua.: Jesús Fernández Tapias, Stua.: Jorge Monllor Ade, Adolfo Labari Salinas, Joaquín Lasheras San Martín.

Iragarkiaren kodea: F1207592