108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2012ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2012ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoren toki entitate honen iragarki oholean eta 2012ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26koan. Jendaurreko epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 49.600,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.200,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 65.485,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 68.610,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 44.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 237.595,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 28.550,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 109.260,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 1.800,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 17.000,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 55.500,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 8.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 220.110,00 euro.

Elizagorrian, 2012ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1207646