108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2012ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2012ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.

Tokiko entitatearen iragarki oholean paratu eta 2012ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26koan, argitaratu ondoan, espedientea Idazkaritzan egon zen hamabost egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2012ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.

Funtzionarioak

Izena: idazkaria, Torres del Rioko eta Armañantzasko Udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak

Izena: idazkaria, Torres del Rioko eta Armañantzasko Udalekin partekatua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988/08/16. Egoera: jardunean.

Araubide administratiboko langileen izenen zerrenda

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria.

Elizagorrian, 2012ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1207644