108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 14koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako abeltzaintzako merkataritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Nafarroako abeltzaintzako merkataritzaren sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31001905011981), 2011. urteari dagokiona, aztertu da. Erregistro honetan 2012ko maiatzaren 8an sartu zen eta sektoreko enpresa eta sindikatu ordezkariek 2012ko martxoaren 14an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO ABELTZAINTZAKO MERKATARITZA SEKTOREAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO 2011RAKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

Akta

Iruñean, 2012ko martxoaren 14ko 12:00etan bildu da Nafarroako "Abeltzaintzako merkataritza" sektoreko hitzarmen kolektibo probintzialaren negoziazio batzordea, honela osatua: langileen aldetik, Gorka Martínez Hurtado de Saracho, UGT sindikatukoa, eta Juan Antonio Vidal Canabal, CCOO sindikatukoa; eta enpresaburuen aldetik, Jesús Fernández Oteiza, José Irure Recalde, Luis Zuazu Erroz eta Javier Prados Oroquieta, "Gremio Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Navarra" izeneko elkartekoak.

Bilera hartan ondoko erabaki hauek hartu ziren:

Lehena.-Ikusirik 2011ko KPI errealaren eta urte horretarako hasiera batean itundutako igoeraren arteko aldea %1,40koa dela, 2011ko taula berrikustea atzerako eraginarekin, eta akta honi atxikitzea, hori guztia indarra duen hitzarmen kolektiboko 6. artikuluko B) letrarekin bat.

Bigarrena.-Hitzarmeneko soldaten taulak Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura igortzea, indarra duen araudian aurreikusitako ondorioetarako.

Akta honen edukiarekin adostasuna azaltzeko, negoziazio batzordeko kideek akta hau sinatu dute, edukia berretsi eta behar diren ondorioak izan ditzan.

1. ERANSKINA

2011. urteko soldaten taulak

KOTIZAZIOKO TARIFA

LANBIDE KATEGORIA

1. ZUTABEA

ORDAINSARIAK

HILABETEAN

2. ZUTABEA

HITZARMENEKO

PLUSA

3. ZUTABEA

GUZTIRA

1

Zuzendaria

1.267,04

190,07

1.457,11

2

Langileriaren eta salerosketen burua

1.154,60

173,19

1.327,79

4

Sukurtsaleko, biltegiko, establezimenduko burua

1.154,60

173,19

1.327,79

5

Saltzaile bidaiaria, hiri-artekaria

1.000,33

150,05

1.150,38

5

Saltzaile nagusia

1.130,38

169,55

1.299,93

5

Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala

1.084,05

162,61

1.246,66

5

Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala

1.026,75

154,01

1.180,76

5

Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea

991,49

148,72

1.140,21

7

Ikastuna, bigarren urtekoa

621,12

93,18

714,30

11

Ikastuna, lehen urtekoa

581,43

87,21

668,64

8 (*)

Gidaria, 1. motako gidabaimena (10 urte lanbidean)

1.084,05

162,61

1.246,66

8 (*)

Gidaria, 1. motako gidabaimena

1.026,75

154,01

1.180,76

8

Gidaria, 2. motako gidabaimena, eta banatzailea

991,49

148,73

1.140,22

9

Langilezaina, sehi espezializatua

956,21

143,43

1.099,64

10

Garbitzaileak (orduko)

7,25

1,10

8,35

3

Administrazioko burua

1.154,60

173,19

1.327,79

4

Kontularia eta administraria, 1. mailako ofiziala

1.084,05

162,61

1.246,66

5

Administraria, 2. mailako ofiziala

1.026,74

154,00

1.180,74

7

Administrari laguntzailea. Hirugarren urtea

927,54

139,13

1.066,67

7

Administrari laguntzailea. Bigarren urtea

903,87

135,59

1.039,46

7

Administrari laguntzailea. Lehen urtea

885,63

132,84

1.018,47

11

Kutxazain laguntzailea. Bigarren urtea

621,11

93,18

714,29

11

Kutxazain laguntzailea. Lehen urtea (18 urtetik beherakoa)

581,41

87,21

668,62

Oharrak:

"Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea" kategoriarako beharrezkoa da bi urte ikasten eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da laguntzailearenean bi urte eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da 2. mailako ofizialarenean bost urte eginak izatea.

(*) Zirkulazio kodearen arabera, erabiltzen duten ibilgailua gidatzeko lehen motako baimena behar denean.

Enpresabururen batek langileak kokatzen baditu hitzarmen honetan zehaztu ez diren zereginetan, haien soldatak ondoko hauenak bezalakoak izanen dira:

-Sukaldeko lanak, 1. kategoriakoak, saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofizialarenak bezalakoak.

-Sukaldeko lanak, laguntzailea, ebakitzaile-laguntzailearenak bezalakoak.

Iragarkiaren kodea: F1207595