108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udal honek, 2012ko apirilaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengoa izanik, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Iñigo Cabañas Etxeberria eta Daniel Carballo Ostolaza arkitektoek idatzitako xehetasun azterlana, Lur Promoción y Gestión Urbanística, S. L. enpresak sustatua, Etxauriko 2. poligonoko 593. lurzatitik 610.era bitarteko lurzatiei dagokiena. Herri horretako Arau Subsidiarioen 2. sektorean daude lurzati horiek.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau jakinaraztea jabeari berari eta xehetasun azterlanaren lurralde eremuan sartutako ukituei".

Etxaurin, 2012ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Santiago Huarte Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1207085