108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2011tik luzatutako 2012ko udal aurrekontuan.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2012ko otsailaren 23an eta apirilaren 26an egin osoko bilkuretan, 2011tik 2012ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketa egitea erabaki zuen, elikagaietarako laguntzak, zubi erromanikoa berritzeak eta gazteriaren etxeko altzariek ekarritako gastuei aurre egiteko.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Burlatan, 2012ko maiatzaren 10ean.-Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1207626