108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1167/2012 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, "Consumópolis7, Kontsumo Arduratsua, Publizitatea: erosten duzu edo erosten zaituzte?" izeneko 2011-2012 ikasturteko eskola lehiaketaren fase autonomikoa ebazten duena.

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 1294/2011 Ebazpenaren bidez, "Consumópolis7, Kontsumo Arduratsua, Publizitatea: erosten duzu edo erosten zaituzte?" izeneko 2011-2012ko eskola lehiaketaren fase autonomikoko deialdia onetsi zen 2011-2012 ikasturterako.

Aipatu lehiaketan inskribatutako 91 taldeetatik, 57k lehiaketaren lehen jarduera osatu dute eta horietatik 24k bigarren jarduera egin dute, hots, kasuan kasuko fitxa birtuala jasotzen duen kartel bat.

Azkenik deialdi autonomikoa hautatu duten ikastetxe parte-hartzaileen zerrenda honako hau da:

-Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxea.

-Cintruenigoko Otero de Navascués ikastetxe publikoa.

-Lodosako Pablo Sarasate BHI.

-Arguedasko Sancho Ramírez IP.

-Iruñeko San Cernin ikastetxea.

-Iruñeko San Francisco ikastetxe publikoa.

-Tafallako Sancho III el Mayor BHI.

Fase autonomikoan parte-hartzea eskatu duten taldeetatik, bederatzik parte hartzeko lehen mailan (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) eman dute izena, hiruk, bigarren mailan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa), eta hamahiruk, hirugarren mailan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa).

Talde bakoitzak lehen jardueran lortutako puntuazioa eta ibilbidea ikusirik, eta argazkien albumetan sartzeko bidea ematen duten fitxa birtualak jasorik, epaimahaiak horien ebaluazioa egin zuen eta, 2012ko martxoaren 28an, talde irabazleei sariak emateko proposamena, lehiaketaren oinarriekin bat.

Epaimahai ebaluatzaileak egindako proposamena ikusirik, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Consumópolis7, Kontsumo Arduratsua, Publizitatea: erosten duzu edo erosten zaituzte?" izeneko 2011-2012 ikasturteko eskola lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko mailari dagokiona, KF 17670 gakoa duen lanari ematea (egilea: Cierzo taldea); beraz, taldekide bakoitzak eta taldea koordinatzeaz arduratu den irakasleak 375,55 euroko ordenagailu eramangarri bat jasoko dute. Cintruenigoko (Nafarroa) Otero Navascués ikastetxeari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.

Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:

IZENA

NANa/IFZ

Carlos Liso Alvero (Mario Liso Ledesmaren aita)

78742141P

Juliana Azagra Azagra (Leyre Chivite Azagraren ama)

16011965D

Agustín Delgado Jiménez (Laura Delgado Ordóñezen aita)

16008924G

Carlos Alberto Balistreri (Niccolo Balistreri Ballinen aita)

X1186828M

Jose Ángel Garbayo Aludan (Mario Garbayo Trincadoren aita)

16019858J

Juan Melgarejo Guerrero. 5. kurtsoko tutorea

52441773W

2. Lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko mailari dagokiona, JU 15853 gakoa duen lanari ematea (egilea: "Market" taldea); aurreko puntuan adierazitako sari berbera jasoko dute. Tafallako Sancho III El Mayor BHIari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.

Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:

IZENA

NANa/IFZ

Begoña Núñez Suberviola

73416468 P

Isabel Recarte Linzoain

73452834 B

Leire Cañardo Dorronsoro

73436063 F

Jose Javier Moreno Agarreta

33423482C

Ángela Echapare Lezaun

73434263 R

Francisca Martínez García

25182009E

3. Lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko mailari dagokiona, TQ 20815 gakoa duen lanari ematea (egilea: "Sandías" taldea); arestian adierazitako sari berbera jasoko dute. Iruñeko San Cernin ikastetxeari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.

Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:

IZENA

NANa/IFZ

Joaquín Alforja Ruiz

73458550T

Iñigo García Erice

73123733V

Rubén Martinez Larrea

73141178M

Kostka Razquin Sagasteta de Ilurdoz

73466556W

Iñigo Marrón Irigoyen

72897827V

Javier Sánchez Zugasti

18204522E

Aurreko puntuan aipatutako saria emateko gastua 2012ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Consumópolis eskola lehiaketa" izeneko 91320 900006 7809 492300 kontu-sailaren kargura ordainduko da.

5. Aipatutako kontu-sailetik 239,95 euro askatzea, baimendutako aurrekontuaren (7.000 euro) eta erosketa egiteko aurkeztutako hiruen artetik aukeratutakoaren (6.760,05 euro guztira; 375,55 euro bakoitzak) arteko aldeari baitagokio.

6. Ebazpen hau jakinaraztea "Otero Navascués" ikastetxeari (Rubio etorbidea, 16, 31592 Cintruénigo), Sancho El Mayor BHIari (Macocha kalea, 3, 31300 Tafalla) eta San Cernin ikastetxeari (Barañaingo etorbidea, 3, 31011 Iruña), eta honako hauei igortzea: Kontsumo Zerbitzuari, Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Atalari eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontabilitate Zentroari.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, interesdunei jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, José Javier Monzón Romé.

Iragarkiaren kodea: F1207630