108. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Herrilurretako lurzati baten desafektazioa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2012ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilurretako honako lurzati hauen desafektazioa: 4. poligonoko 757. lurzatia, Tabal alderdikoa, 3.199,80 m²-ko azalera duena, eta 4. poligonoko 761. lurzatia, El Sequeral alderdikoa, 3.638,22 m²-ko azalera duena.

Desafektazioaren xedea da gero trukea egitea, 2. poligonoko 3011. lurzatia hartzeko; lurzati hori La Balsa alderdian dago, 6.226,48 m² ditu, eta Manuel Hernández Arrieta (%50) eta Estanislao Aranzadi Rodríguez (%50) dira jabeak. Trukearen helburua da Arbantako Ureztalurreko "La Balsa" berreskuratzea, Bargotako elementu historiko-kultural gisa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluarekin bat, erabaki hau hilabetean egonen da jendaurrean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko juzgatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Bargotan, 2012ko martxoaren 18an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1207627