106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1168/2012 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 23ko 233/2012 Ebazpena aldatzen duena, hartan 3.724.550 euroko gastua baimendu baitzen 2012ko gastuen aurrekontuko "Enplegu plana. Interes sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko kontratazioetarako diru-laguntzak. EGF" izeneko 77100 770001 4609 241100 kontu-sailaren kargura.

Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien artean daude Nafarroako toki entitateei emandakoak, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak eginen dituzten langabeak kontratatzeko, eta haien oinarri arautzaileak 2012. urtean onetsi dira.

Diru-laguntza horiek enplegurako politika aktiboak deitzen direnen parte dira, eta Sektoreko Konferentziatik ateratzen diren Estatuaren funtsetatik lortzen dute finantzatzea. Finantzabide hori murriztu eginen da 2012an eta, ondorioz, enpleguaren politika aktiboen barrenean diru-laguntzak emateko baimendutako diru kopuruak doitzera behartzen du.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.

Hortaz, doitu beharra dagoela ikusita, beharrezkoa da gastua baimendu zuen ebazpena aldatzea, hau da, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik toki entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren ebazpena aldatzea.

Azaldutakoarekin bat, ikusirik txosten-proposamena, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 233/2012 Ebazpena aldatzea; hartan, 3.724.550 euroko gastua baimendu zen 2012rako "Enplegu plana. Interes sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko kontratazioetarako diru-laguntzak. EGF" izeneko 77100 770001 4609 241100 kontu-sailaren kargura, Nafarroako Enplegu Zerbitzua emaile eta kudeatzaile izanik. Hona nola geldituko den:

Honako hau dioen tokian:

"-2. 3.724.550 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko 'Enplegu plana. Interes sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko kontratazioetarako diru-laguntzak. EGF' izeneko 77100 770001 4609 241100 kontu-sailaren kargura."

Honela behar du:

"-2. 2.906.976,30 euroko gastua baimentzea, 2012ko gastuen aurrekontuko 'Enplegu plana. Interes sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko kontratazioetarako diru-laguntzak. EGF' izeneko 77100 770001 4609 241100 kontu-sailaren kargura."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 28an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1208199