106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 69/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Asepeyo Mutua Patronal De Accidentes De Trabajo delakoak eskaturik, Gizarte Segurantzako beste eskubide batzuk direla-eta, Mercaderes 19 Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 69/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Asepeyo Mutua Patronal de Accidentes de Trabajo delakoak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Mercaderes 19 Sociedad Limitadaren aurka, 1.853,20 euroko printzipala ordain dezan, gehi 111,19 euroko interesak eta 185,32 euroko kostuak, deusetan ukatu gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, interesdunak diren aldetik, erakunde horiek erantzukizun solidarioa baitute enpresak kaudimenik ez duen kasuetan, eta ohartarazten zaie horren kontra, hiru eguneko epean, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal dela Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusi bezala.

Eta Mercaderes 19 Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207623