106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 205/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Raquel Zabala Zubirik eskaturik, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, Celtiformas y Servicios, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 205/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten ditut enpresa demandatuaren eginbeharren ez-betetzeagatik kontratuaren suntsiarazpena eskatzen duten eta diru-kopuru bat erreklamatzen duten demanda metatuak, Raquel Zabala Zubiri andreak Celtiformas y Servicios, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoak, eta deklaratzen dut demandatzailea enpresarekin lotzen zuen lan-kontratua amaitu dela, eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta zerbitzu urte bakoitzeko 45 eguneko soldata ordaintzera, zerbitzuak ematen hasi zenetik 2012ko otsailaren 11 arte, hori barne, eta zerbitzu urte bakoitzeko 33 eguneko soldatako kalte-ordaina ematera, otsailaren 12tik epai hau irmo egiten den arte; urtebete baino gutxiagoko aldiak hilabeteka hainbanatuko dira, epai honen oinarri juridikoetan adierazten den kalkuluaren formularekin bat; horren ondorioetarako, zerbitzuak emateko aldia 2011ko otsailaren 1etik epai hau irmo bihurtzen den artekoa da. Era berean, eguneko 60,81 euroko soldata ezarri da demandatzailearentzat (oker edo hutsik ezean).

Era berean, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 11.457,51 euro (oker edo hutsik ezean) ordaintzera.

Bukatzeko, Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut, soldatak bermatzeko izan lezakeen erantzukizunari dagokionez.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0205.12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0205.12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Celtiformas y Servicios, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207314