106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 67/2012 prozedura

Eduardo i. González Escribanok sustaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Silvia Magally Soto Garcíaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 67/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bakarra.-Adierazten da Eduardo González Escribanoren eta Silvia Magally Soto Garcíaren arteko lan-harremana amaitua dagoela ebazpen honen egunean, eta enpresa hori kondenatzen dut langileari ondoko zenbateko hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 1.849,08 euro.

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 6.479,44 euro.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel María Olabarri Santos andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Silvia Magally Soto Garcíari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1207493