106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

258/2012 epaia

Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 284/2012 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Luis Eduardo Noreña Marin da eta salatuak Daniel Cascallar Chantada eta Piotr Lato; Fiskaltzak parte hartu du. Epai hau eman dut:

Epaitza:

Piotr Lato absolbitzen dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik.

Daniel Cascallar Chantada kondenatzen dut, lesio-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko sei euroko kuota finkatzen dut; beraz, hirurehun euroko isuna ordaindu behar du. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du. Prozedura honetan eragindako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Daniel Cascallar Chantada kondenatzen dut Luis Eduardo Noreña Marini bostehun eta berrogeita hamar euroko kalte-ordaina ematera.

Daniel Cascallar Chantada kondenatzen dut prozedura honek eragindako kostuen erdia ordaintzera; beste erdia ofizioz ordainduko da.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak berak irakurri eta publiko egin du, gaurko egunean egindako jendaurreko entzunaldian. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Iragarkiaren kodea: J1207583