106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Ezporogiko Udalaren
eta Agezako Kontzejuaren arteko hitzarmenak

Ezporogiko Udalak, 2012ko apirilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta legez eskatutako gehiengoarekin erabaki zuen Agezako Kontzejuarekin batera honako hitzarmen hauek sinatzea:

-Gastuen hitzarmena, 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izanen dituena, bulegoak bien kargura egon daitezen.

-"Trujal de Ayesa" izeneko eraikina zaharberritzeko hitzarmena; Alkatetzari eskumena ematen zaio sinatzeko eta erabakitakoa ongi egiteko behar diren tramiteetarako: besteak beste, laguntzen eskaera, aurrekontuko kontusailen aldaketa eta arkitekto baten kontratazioa, exekuzio proiektua presta dezan, Alkatetzak ezarritako baldintzen arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datozen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat, espedienteak eta hartutako erabakiak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal ditzaten; eta ohartarazten da ezen, halakorik aurkeztu ezean, bi hitzarmenak behin betikoz onetsitzat joko direla.

Agezan, 2012ko maiatzaren 10ean.-Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L1207599