106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

836/2012 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honetako oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatzen eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es., ''Enplegu publikoa'' epigrafearen barrenean.

Deialdia azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan eta gainerako aplikazio arauetan xedatutakoari jarraituz eginen da; foru dekretu horrek arauak ematen ditu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu, lan publikoaren eskaintzan sartuak, oposizio-lehiaketa bidez betetzea du xede deialdi honek, hutsik gelditu baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 6ko 2019/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren bitartez egindako lekualdatze lehiaketan. Aipatu deialdia 2009ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an. Hauek dira lanpostuak:

Nafarroako Ospitalegunean (119).

Lanpostuen zenbakiak: 061118, 061194, 061213, 061224, 061251, 061338, 061379, 061400, 061496, 061515, 061596, 061609, 061702, 061704, 061787, 061879, 061923, 062183, 062209, 062263, 062268, 062273, 062282, 062350, 062601, 062603, 062718, 062819, 062880, 062909, 062969, 063066, 063214, 063376, 063405, 063409, 063434, 063436, 063452, 063531, 063549, 063590, 063627, 063735, 063758, 063931, 063963, 064075, 064092, 064096, 064143, 064204, 064205, 064213, 064242, 064266, 064640, 064732, 064928, 064971, 065050, 065206, 065641, 065695, 065707, 065775, 066018, 066700, 067147, 067154, 067162, 067233, 067240, 067857, 067865, 068098, 068366, 068369, 068580, 068745, 069612, 069613, 069614, 069616, 069617, 069618, 069619, 069624, 069625, 069626, 069628, 069629, 069630, 069631, 069633, 069634, 069635, 069637, 069640, 069641, 069648, 069763, 069766, 069769, 069771, 069772, 069773, 069774, 069778, 069779, 069780, 069781, 069782, 069783, 069784, 069786, 069787, 069788, 070036.

Oinarrizko Osasun Laguntzan (2).

-Lanpostu huts bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzan; lanpostuaren zenbakia: 069252.

-Lanpostu huts bat Artaxoako O.O.L.T.n; lanpostuaren zenbakia: 069425.

Lizarrako Osasun Barrutian (13).

-11 lanpostu huts Lizarrako García Orcoyen ospitalean; lanpostuen zenbakiak: 062813, 063003, 063363, 067324, 068067, 069872, 069873, 069876, 069877, 069878 eta 069879.

-Lanpostu huts bat Alloko OOLTn; lanpostuaren zenbakia: 062754.

-Lanpostu huts bat Lizarrako OOLTn; lanpostuaren zenbakia: 069869.

Tuterako Osasun Barrutian (33).

-31 lanpostu huts Tuterako Reina Sofía ospitalean; lanpostuen zenbakiak: 064126, 064142, 064399, 064405, 064599, 064753, 064872, 064983, 065282, 068626, 068984, 069945, 069946, 069947, 069948, 069951, 069953, 069954, 069955, 069956, 069957, 069958, 069959, 069960, 069961, 069962, 069963, 069964, 069965, 069971 eta 069974.

-Lanpostu huts bat Tuterako Ekialdeko OOLTn; lanpostuaren zenbakia: 069968.

-Lanpostu huts bat Tuterako Mendebaldeko OOLTn; lanpostuaren zenbakia: 069969.

Nafarroako Ehun eta Odol Bankuan (3).

-Lanpostuen zenbakiak: 066060, 066075 eta 068538.

Adimen Osasunerako Zuzendaritzan (2).

-Lanpostuen zenbakiak: 061888. eta 068817.

1.2. Lau lanpostu minusbaliatuen txandako izangaiek betetzeko erreserbaturik daude. Gainerako lanpostu hutsak halako lanpostuak betetzeko hurrenkera honi segituz banatuko dira:

a) Lehenengoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandan.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekian.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera txanda irekitik hasiko da kontatzen, lehenago eskaini zen azken lanpostua barne igoerakoa izan baitzen.

Aurrekoaren arabera, honela beteko dira deialdiko lanpostuak:

a) 84 lanpostu, txanda irekian.

b) 84 lanpostu, igoera txandan.

c) 4 lanpostu, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenendako txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostu hutsak edo minusbaliotasuna dutenentzat erreserbatutakoak, izangaiek hautapen probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, aurreko oinarriaren arabera dagokion txandakoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera txandan eta/edo desgaitasuna dutenentzako txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekin lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

Igoera txandako izangaiak eta desgaitasuna dutenentzako txandakoak, deialdi honen 2.1.2 eta 2.1.3 oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte, txanda irekian besterik gabe onartuko dira, betiere txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte eta kontrakorik espresuki adierazten ez bada.

1.4. Deialdiko lanpostuak B maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "Erizaintza Orokorra" espezialitatean sailkatuta daude (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina).

1.5. Lanpostuen ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

1.6. Hautaprobak gainditu eta deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren izangaiak, funtzionario izanik lehendik afiliaturik baldin badaude eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, aukera izanen dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

Txanda irekiko izangaien kasuan, berriz, funtzionario egin eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

1.8. Erizain lanpostua lortzen duenak dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.9. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangai-zerrenda prestatuko da, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Txanda irekiko izangaiek:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Erizaintzako diplomadun-titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak hori egiaztatzeko emandako ziurtagiria aurkeztu.

Titulua atzerrian lortuz gero, homologaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratudun finkoak izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo beheragokoa eta beste kategoria batekoa izatea.

c) Erizaintzako diplomadun titulua edo baliokidea izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea eta administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna frogatzea.

2.1.3. Minusbaliotasuna dutenentzako txandako izangaiek, txanda irekikoentzat ezarritako baldintzez gain, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela frogatu beharko dute, 3.3 oinarrian adierazitako moduan.

2.2. Kasu guztietan, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta izendatu arte.

3.-Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Eskaera.

Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.

Eskabideak deialdi honetan I. eranskin gisa argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu eta, haietan, eskatzen zaizkien baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.

Eskabidearen eredua www.navarra.es web orrian, "enplegu publikoa" delakoan eskuratzen ahal da, edo Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan.

Honela aurkezten ahal da:

A) Bide telematikoa.

1.-Internet bidez, www.navarra.es web orrian, "enplegu publikoa" delakoan, erizaintzako diplomaduna edo antzekoa bilatu eta izen-ematearen eta ordainketa telematikoaren estekan klikatuz.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili desgaitasunaren frogagiriak, tasak ordaintzetik salbuesten dutenak edo Foru Komunitateko Administrazioari atxiki gabeko langileen igoerari buruzkoak aurkeztu behar direnean.

2.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta (sinadura digitala behar da).

B) Aurrez aurre.

1.-Herritarrentzako laguntza bulegoetan.

Nafarroako Gobernuak herritarrentzako bi laguntza bulego ditu, Iruñean bata (Orreaga etorbidea, 11) eta Tuteran bestea (Foruen plaza, 5 eta 6); bertara jo daiteke eskaera erregistratzeko, Internet bidezko tramitaziorako aholkuak hartzeko eta deialdiarekin zerikusia duten kudeaketetarako laguntza eskuratzeko.

2.-Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa) aipatzen diren Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetako edozeinetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarena Irunlarrea kaleko 39an dago; 31008 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

3.2. Azterketaren tasak.

3.2.1. Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da. Ordaindu ezean, izangaia baztertuko da.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa:

A) Telematikaz, Internet bidez, www.navarra.es web orrian, "enplegu publikoa" delakoan, erizaintzako diplomaduna edo antzekoa bilatu eta izen-ematearen eta ordainketa telematikoaren estekan klikatuz.

B) Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Hura goian aipatu Internet helbidean, O-NOZaren erregistroan eta Herritarrentzako Laguntza Bulegoetan eskuratzen ahalko da.

3.2.2. Tasatik salbuetsirik daude:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribatuta egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean. Paragrafo honetan xedatutakoa honela frogatu beharko da:

-Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

-Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez duela hilean. Horren eredua Erregistro bulegoan hartzen ahal da, edo deialdi honen 1. oinarrian adierazitako Interneteko helbidetik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

3.3.1. Txanda guztietako parte hartzaileak:

Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, edo hura ordaindu beharretik salbuesten duten dokumentuak. (Inskripzioa egiteko, telematikaren bidea aukeratzen duenak, www.navarra.es web orriko "enplegu publikoa" delakoa baliatuz, ez du frogagiririk aurkeztu beharko).

3.3.2. Igoera txandako parte-hartzaileek:

a) Nafarroako Foru Komunitatekoek edo haren erakunde autonomoetakoek titulazioaren jatorrizko agiria eta notarioak edo administrazioak konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dituzte.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako administrazio publiko bateko langile finko direnek, tilulazioaz gain, deialdi honen 2.1.2 oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen ziurtagiria erantsi beharko dute.

3.3.3. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako txandako parte hartzaileak:

Hurrengo dokumentuetako bat aurkeztu beharko dute, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua:

-IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

-Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

Ariketak egiteko, desgaitasuna duten izangaiek egokitzapenak eskatuz gero, hura eskabidean adierazi beharko dute eta, beste orri bat aurkeztu, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten jasotzen dituena.

3.4. Azterketak gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek gainerako betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dituzte, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epean eta moduan.

4.-Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Horretarako, zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenean inplizituki jasoko da.

4.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

4.5. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

4.6. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzeko. Hautapen-prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Carmen Ollobarren Huarte andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Nuria Chivite Fernández andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Arloko burua.

Batzordekidea: Mª Ángeles Santos Laraña andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendariordea.

Ordezko mahaikidea: Marta Ugalde Jiménez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Arloko burua.

Batzordekidea: Consuelo Zazpe Oyarzun andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Arloko burua.

Ordezko mahaikidea: Ana María Mateo Cervero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Unitateko burua.

Batzordekidea: M.ª José Esteban Panizo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Blanca Chocarro Asenjo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Batzordekide idazkaria: José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko burua.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organo horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Hurrenkera honetan eginen dira deialdi hau osatzen duten faseak: lehendabizi, oposizioaldia eta hura amaituta, lehiaketaldia.

6.2. Oposizioa 2012ko azaroan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat eginen da, eta II. eranskinean ageri diren gaiei buruzko galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio proba horretan. Probaren gehieneko iraupena epaimahaiak ezarriko du proba hasi baino lehen.

6.3.2. Hauxe izanen da oposizioaldiaren balorazioa:

Oposizioaldian 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

Gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

6.3.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Epaimahaiak jarritako egunean agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuak geldituko dira.

6.3.4. Hautapen proban, eskaeran azaldutakoaren araberako egokitzapenak ezarriko dira desgaitasunak dituztenentzat.

6.3.5. Proba egindakoan, epaimahaiak jendaurrean erakutsiko ditu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean eta www.navarra.es web orriaren "enplegu publikoa" delakoan, hura gainditzen duten izangaien zerrenda eta erdietsitako kalifikazioak.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte horretarako emanen den autobaremazioaren dokumentuan, eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, izangaiek ez dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan emandako zerbitzuen zerrendarik aurkeztu beharko, ezta haiei buruzko frogagiririk ere, Giza Baliabideen Zuzendaritzak ofizioz aurkeztuko baititu.

Orobat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, dokumentazioa aurkezteko epea hasi aurretik, erakunde honen esku daudelako, deialdian berriz aurkeztu beharrik ez duten merezimenduen zerrenda emanen die izangaiei.

6.4.2. Izangaiek aurkeztu eta frogatutako merezimenduak kalifikatuko dira lehiaketaldian, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (III. eranskina).

Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase horretan gehienez 40 puntu biltzen ahalko dira.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroagoko merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "erizaintza orokorra" espezialitatean sailkatuta dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubideari buruzkoa, Eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen buruak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

-Lantokia.

-Estamentua eta/edo espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

Enpresa pribatuetan egindako zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da. Lan bizitzari buruzko txostena errazago eskuratzearren, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak telefono zerbitzu bat jarri du martxan, 901502050 zenbakiarekin, txosten hori eskatzeko.

6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiei aintzat hartutako merezimenduak baloratuko ditu. Ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretik alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.4.6. Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei haiek egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko zaizkie, behar den denborarekin.

6.4.7. Lehiaketaldia bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, hau da, izangaiek lortutako puntuazioak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean eta www.navarra.es web orriko "enplegu publikoa" delakoan.

6.4.8. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan (Irunlarrea, 29; Iruña) bertaratuta, zuzenean aurkezten den dokumentazioa erregistratu eta eskaneatu ondoren, interesdunei itzuliko zaie.

Dokumentazioa beste edozein erregistro bulegotan aurkezten duten izangaiek jatorrizkoak berreskuratzen ahalko dituzte, espres eskatuz gero, hiru hilabeteko epean, izendapena jakinarazi ondoren bi hilabete pasaturik, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu; hala izanez gero, agiriak luzaroago gordetzen ahalko dira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, puntuazio oso handiena duen izangaia lehenetsiko da, deialdi honen eranskineko baremoaren atal bakoitzean ezarririko hurrenkerari jarraituz.

8.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean eta www.navarra.es web orriaren "enplegu publikoa" delakoan. Gero, probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiek, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Tituluaren jatorrizko agiria edo kopia, notarioak edo administrazioak konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

c) Zinpeko aitorpena, erakusten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dutela baztertu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzeko.

f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko edo Nafarroako administrazio publiko bateko langile finkoak diren izangaiek:

a) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, aurreko atalean ezarritako baldintza beretan.

8.2.3. Eskabidean %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, desgaitasun horrek deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean ekartzen ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira, eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzea baztertu gabe.

8.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, gainditzen dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du hutsunea administrazioko organo eskudunak.

9.-Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izan eta, edozein txandatan, administrazioan sartzeko deialdi bateko lanpostua lortzen duten pertsonak, lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik egonen dira. Gero, igoera txandakoek hautatuko dute eta, azkenik, lanpostua txanda librean lortzen dutenek.

Desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobeki egokitzen dena esleituko zaio, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9.2. Destinoko lantokia aukeratzeko prozedura hauxe izanen da:

1. Aukeratu baino lehen, hautatu behar duten izangaien zerrenda argitaratuko da. Halaber, aukeratu beharreko lantokien (edo, bestela, lanpostuen) zerrenda jarriko da izangaien eskura.

Zerrenda horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zerbitzu zentraletako iragarki oholean eta www.navarra.es web orrian, "enplegu publikoa" delakoan argitaratuko dira.

2. Parte-hartzaileek eskabidean agertuko dituzte beren eskaerak, hartan destinoak lehentasun ordenaren arabera adierazita. Eskabidea O-NOZaren Zerbitzu Zentralen Erregistroan (Irunlarrea, 39) eskuratzen ahal da, edo web orritik deskargatu.

3. Eskabidea 15 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da, aukera egin behar duten izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdi honen 3. oinarrian aipatzen diren erregistroetako edozeinetan.

4. Organo dei-egileak gidatuko du ekitaldia, eta horren emaitza Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralen iragarki oholean eta web orrian argitaratuko da.

9.3. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Horrelakorik gertatuz gero, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Administrazio organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, erizain lanpostuan aritu daitezen.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Horrelakorik gertatuz gero, 8. oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiaren 8. oinarriak agintzen duen moduan.

Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.

11.-Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.

11.1. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera prestatuko dira erizainak aldi baterako kontratatzeko zerrendak. Foru agindu horren bidez, aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako (2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

11.2. Deialdi honen emaitzan oinarrituta prestatzen den kontratazio zerrendako izangaiek 2.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzean deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituzten izangai onartuak zeudela frogatuz gero, berehala kenduko dira kontratazio zerrendatik.

11.3. Foru agindu horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako kontratazioetarako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Oposizioaldia gainditu bai, baina lanposturik erdietsi ez duten izangaiek izanen dute lehentasuna aldi baterako kontrataziorako.

Dena dela, kontratazio zerrendetatik ateratzeko eskatzen ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan, eskabide bat zuzenduz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari. Deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesdunek, argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, hasieran hautatutakoa aldatzen ahalko dute.

b) Oposizio-lehiaketara aurkeztu eta hautaprobaren bat gaindituta ere hura gainditu ez duten izangaiek. Halakoetan, hautaprobarik gehien gainditzen dituztenen zerrendak erabiliko dira lehenik, lortutako puntuazio osoaren araberako ordenari zorrotz jarraikiz. Gainditutako probetako puntuazioari baremoa gehituta aterako da izangaien lehentasun zerrenda; baremoan izangaiak beste edozein administrazio publikotan izandako lanbide esperientzia bakarrik (eskuratu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean) jasoko da.

c) Oposizio-lehiaketara aurkeztu arren hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Proban lortutako puntuazioaren ordena zorrotzari jarraikiz osatuko da zerrenda. Gainditutako probetako puntuazioari baremoa gehituta aterako da izangaien lehentasun zerrenda; baremoan izangaiak beste edozein administrazio publikotan izandako lanbide esperientzia bakarrik (eskuratu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean) jasoko da.

b) eta c) ataletako izangaiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztu beharko dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuen egiaztagiria (eskuratu nahi den lanpostuaren estamentuan eta espezialitatean), hautaproben behin betiko emaitza argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira.

11.4. Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

Aipatu eremuetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

-Iraupen luzekoa:

Lanpostu hutsak bitarteko gisa betetzeko egiten diren kontratuak dira iraupen luzekoak, baita plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak ere eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein egiturazko kontratazio.

Iraupen luzeko kontratazio zerrendak prestatzeko prozeduretan, kategoria guztietan, izangai bakoitzak atal eta zentro guztiak hautatzen ahalko ditu; deialdian onartzeko eskabidean eginen du hautapen hori.

[ ] Nafarroako Ospitalegunea

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa)

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Osasun Mentaleko Zuzendaritza

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu

-Iraupen laburrekoa:

Jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak izanen dira kontratu laburrak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena izanen dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzita zenbat irauten duten, baita lanaldi partzialeko kontratuak ere.

Iraupen laburreko kontratazio zerrendak osatzeko prozeduretan, kategoria guztietan, izangai bakoitzak, salbu hautaprobak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenek, A, B eta C ataletako zentro bakar bat hautatu beharko du (ez du atal guztietan hautatu beharrik).

A atala.

[ ] Nafarroako Ospitalegunea.

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu.

B atala.

[ ] Osasun Publikoaren Institutua.

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa)

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna).

[ ] Osasun Mentaleko Zuzendaritza.

C atala.

[ ] Tuterako Osasun Barrutia.

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia.

11.5. Zerrendan onartua izateko eskaeran hautatuko da zentroa, iraupen laburreko eta luzeko zerrendetan. Deialdiaren behin betiko emaitzak argitaraturik, interesdunek hasierako aukera aldatzen ahalko dute, haiek argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean.

11.6. Hautapen prozesu honetan parte hartu eta lanpostua eskuratzen duen lehen izangaia lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra aurreko ataletan xedatutakoaren arabera osatutako zerrendak.

12.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 24an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

I. ERANSKINA

Eskabidea

......................... jaunak/andreak, adin nagusikoak; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun-agiriarena): ..........., jaioteguna: ..........., jaioterria: ............., nazionalitatea: ................, gaurko helbidea: .............., herria: ...................., probintzia: .................., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............................., harremanetarako telefonoa: ......................., helbide elektronikoa:

Honako hau adierazten du:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko .....lanpostu ................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... (e)ko ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, (e)...............an).

[ ] Txanda irekia.

[ ] Igoera txanda.

[ ] Erreserbako txanda, desgaitasuna dutenentzat.

-Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarritako epean eta moduan.

[ ] Hautapen prozesurako, ondoko agirian zehazten den egokitzapena eskatzen dudala.

(%33ko edo hortik goragoko desgaitasuna dutenentzat).

[ ] Euskarazko probetara aurkeztea eskatzen dudala. (Bidezkoa denean bakarrik).

Hautapen prozesuan lanpostua eskuratzen ez badut, aldi baterako kontratazioetarako egiten diren zerrendetan egon nahi dudala:

-Iraupen luzekoa:

Izangai bakoitzak zein zentrotan sartu nahi duen adierazi beharko du; guztiak hautatzen ahal dira.

[ ] Nafarroako Ospitalegunea

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa)

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

[ ] Tuterako Osasun Barrutia

[ ] Osasun Publikoaren Institutua

[ ] Osasun Mentaleko Zuzendaritza

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu

-Iraupen laburrekoa:

Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

A atala.

[ ] Nafarroako Ospitalegunea.

[ ] Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko (eremu euskalduna) OOLTak salbu.

B atala.

[ ] Osasun Publikoaren Institutua.

[ ] Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza, Kudeaketako Zuzendaritza barne dela (Odol Transfusiorako Zentroa, Prestazio eta Itun Zerbitzua eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroa).

[ ] Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna).

[ ] Osasun Mentaleko Zuzendaritza.

C atala.

[ ] Tuterako Osasun Barrutia.

[ ] Lizarrako Osasun Barrutia.

[ ] Eskabide honi erantsitako orri kopurua.

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, ........................(e)ko ......................aren ........(e)an.

Sinadura

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.-10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa. Herritarren eskubideak. Osasun arloko jarduketa. Administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak. Osasun arloko lurralde antolamendua. Komunitatearen parte hartzea. Nafarroako Osasun Zerbitzua.

2.-17/2010 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa. Printzipio orokorrak. Pertsonek osasuna dela-eta dauzkaten eskubideak. Ahultasun handieneko kolektiboen eskubideak. Intimitateari, konfidentzialtasunari, autonomiari eta dokumentazioari loturiko eskubideak. Aurretiazko borondateak. Profesionalen eskubide eta betebeharrak.

3.-16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa: Osasun Sistema Nazionalaren prestazioak. Lurraldearteko Kontseilua. Osasunari buruzko informazio sistemak.

4.-Osasun arloko Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legea: aplikazio eremua. Osasun arloko lanbide tituludunak eta osasun arloko profesionalak. Osasun lanbideetan jardutea. Osasun arloko profesionalen prestakuntza.

5.-Osasun laguntzaren antolaketa Nafarroan. Oinarrizko Osasun Laguntza: Oinarrizko Osasun Laguntzako lantaldeak, Osasun Etxea eta Osasun Eskualde Oinarrizkoa. Osasun laguntza espezializatua. Osasun mentala.

6.-Osasun arloko dokumentazioa. Historia klinikoa eta erizaintzako erregistroak. Dokumentazio klinikoaren diseinua eta normalizazioa. Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko berariazko erregistroak. Haiek betetzeko arauak. Kodetzea. C.M.B.D. Datuen gutxieneko multzo oinarrizkoa (Irailaren 3ko 1093/2010 Errege Dekretua, Osasun Sistema Nazionaleko txosten klinikoetako datuen gutxieneko multzoa onesten duena: Erizaintzako zainketa txosteneko datu multzoa).

7.-Osasun zerbitzuen finantzabidea, kudeaketa eta hornidura. Berdintasuna. Eraginkortasuna, eragimena eta efektibitatea. Kudeaketa Klinikoa: kontzeptu orokorrak. Prozesuen araberako kudeaketa.

8.-Osasuneko kostuak: kontzeptua. Kostu motak. Kostuen kalkulua: Case Mix. Osasun teknologien ebaluazio ekonomikoa: kontzeptu orokorrak.

9.-Bioetika: funtsezko printzipioak. Harreman klinikoaren ereduak. Argibide ondoko baimena. Intimitatea eta konfidentzialtasuna. Giza duintasuna eta zainketa aringarriak. Aurretiazko borondateak. Erizaintzako deontologia. Etika eta osasun laguntzako batzordeak.

10.-Komunikazioa: teknika eta trebetasunak. Erizaintzako lanbide harremana eriarekin eta ahaideekin. Entzute aktiboa. Laguntzaren harremana.

11-Osasun laguntzaren kalitatea. Laguntzaren kalitatearen kontzeptuak. Laguntzaren kalitatearen osagaiak. Laguntzaren kalitatearen ebaluazioa. Kalitatearen nazioarteko ereduak.

12.-Segurtasun klinikoa: oinarrizko kontzeptuak. Arriskuen kudeaketa eta eriaren segurtasunaren hobekuntza. Zainketen kalitatearen estandarrak erien segurtasunerako ospitaleetan. SÉNECA proiektua. APEAS azterlana.

13.-Bioestatistika. Oinarrizko kontzeptuak: biztanleria, lagina, aldagaiak. Joera zentraleko neurriak eta sakabanaketakoak. Probabilitatea. Sentsibilitatea. Espezifikotasuna.

14.-Osasun zientzietako ebidentzia zientifikoa: ebidentzian oinarritutako praktika klinikoaren funtsak. Datu base bibliografikoak, ebidentziaren dokumentu-iturriak eta berrikuste bibliografikoa.

15.-Giza jokabidea: garapena. Nortasun motak. Nortasunaren nahasteak. Emozioa eta motibazioa. Barreneko motibazioa.

16.-Erizaintzako diziplina. V. Hendersonen (Oinarrizko beharrak) eta Gordonen (eredu funtzionalak) teoriak eta ereduak.

17.-Erizaintzako prozesua: ezaugarriak eta faseak. Balorazioa. Balorazio tresnak. Diagnostikoaren prozesua. Irizpen klinikoa. NANDA taxonomia. Plangintza eta exekuzioa. Helburuen formulazioa. Esku-hartzeak (NIC taxonomia). Ebaluazioa: Erizaintzako emaitzen sailkapena (NOC taxonomia). Emaitzetarako irizpideak. Adierazleak.

18.-Zainketen normalizazioa. Praktika klinikorako gidak. Bide klinikoak. Jarduteko protokoloak. Zainketa estandarizatuen planak. Erizaintzako prozedurak.

19.-Kontzeptuak: Osasun Publikoa eta Osasun komunitarioa. Osasun arloko demografia. Informazio iturriak eta adierazle demografikoak. Osasunaren prebentzioa eta sustapena. Osasun plangintza. Plangintza mailak. Osasun adierazleak. Osasun programak.

20.-Erizaintza komunitarioa. Antolaketa funtzionala eta arretaren modalitateak. Zerbitzuen zorroa.

21.-Immunizazioa: kontzeptua eta sailkapena. Txertoak. Txerto motak. Haurren eta helduen txertoak. Adierazleak, kontraindikazioak eta kontrako erreakzioak. Hotzeko katea.

22.-Mendekotasuna duten pertsonentzako erizaintzako arreta. Autonomiaren sustapena. Koordinazio soziosanitarioa.

23.-Osasun hezkuntza erizainen lanean: kontzeptua, metodoak eta teknikak. Sustapena eta aurreneurriak. Esku-hartzea eriekin eta zaintzaileekin.

24.-Laguntza etxean: kontzeptua eta motak. Oinarrizko osasun laguntzaren, laguntza espezializatuaren eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazioa. Etxeko laguntzaren berariazko programak.

25.-Farmakozinetikaren eta farmakodinamiaren funtsezko kontzeptuak. Liberazioa, xurgapena, banaketa, metabolismoa eta iraizpena.

26.-Botiken sailkapen orokorra.

27.-Botikak ematea: aldez aurreko neurriak, haiek hartzeko moduak, dosien kalkulua, toxikotasuna eta kontrako erreakzioak. Botika zitostatikoak ematea.

28.-Higieneko arau orokorrak eta aurreneurri unibertsalak. Garbitasuna eta desinfekzioa. Desinfektatzaileak. Asepsia eta antisepsia. Antiseptikoak. Esterilizatzeko metodoak. Osasun arloko hondakinen kudeaketa.

29.-Infekzio nosokomiala: gernu infekzioa, bakteriemiak, zauri kirurgikoaren infekzioa eta pneumoniak. Intzidentzia eta prebalentzia. Prebentzio neurriak. Isolatzeko aurreneurriak.

30.-Lan-osasuna: kontzeptua. Laneko baldintza fisikoak eta ingurumenekoak. Arrisku biologikoak, fisikoak eta kimikoak. Prebentzio neurriak.

31.-Emakume haurdunarentzako zainketak: emakume haurdunarentzako zainketa orokorrak, aldaketa fisiologikoak, elikadura eta higienea. Haurdunaldian maizen izaten diren arazoak. Ama izateko hezkuntza. Erdiberriaroa, aldaketa fisiologiko eta psikologikoak. Haurdunaldiko, erditze aldiko eta erdiberriaroko zainketa plana. Edoskitzaroa.

32.-Emakumearentzako zainketak klimaterioan: aldaketa fisiologikoak, ohitura osasungarriak sustatzea, arriskuen prebentzioa eta kontrola. Osasunerako hezkuntza.

33.-Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren anatomofisiologia. Patologia ginekologikoa. Erizaintzako arreta larrialdi ginekologikoari.

34.-Familia plangintza. Sexualitatea, kontrazepzioa, sexu bidezko eritasunen prebentzioa.

35.-Jaioberria: azterketa eta balorazioa. Zainketa orokorrak. Pisu txikiko jaioberria eta garai aurrekoa. Jaioberriaren eta bularreko haurraren patologia nagusiak: sortzetiko eritasunak, arnasbideetako eritasunak, bihotz-hodietako eritasunak, eritasun metabolikoak, digestioko eritasunak, eritasun hematologikoak, eritasun neurologikoak eta giltzurrun eritasunak eta gernu-hodiarena. Balorazio integrala eta erizaintzako zainketak.

36.-Haurtzaroko zainketak: oinarrizko osasun laguntzako kontrol eta bisitak, garapen eta hazkuntzako parametroak. Edoskitzaroa, elikadura eta nutrizioa. Ohitura osasuntsuak. Haurren obesitatearen prebentzioa eta istripuen prebentzioa. Osasun hezkuntza. Haurraren patologia nagusiak: eritasun infekto-kutsagarriak.

37.-Adoleszentziako zainketak: ezaugarri orokorrak, osasunaren sustapena, ohitura toxikoen prebentzioa eta sexualitate hastapena.

38.-Zaharren zainketa. Zahartze prozesua. Zaharraren patologia nagusiak: bihotz-hodietako eritasunak, hezur-giltzaduretako eritasunak, arnasbideetako eritasunak, eritasun neuropsikiatrikoak, digestioko eritasunak, eritasun endokrinologikoak, eritasun genitourinarioak. Egoera familiarraren eta sozialaren balorazioa. Laguntza zaintzaile nagusiari eta familiari.

39.-Zainketak hil hurren den pertsonari. Zainketa aringarriak. Arreta eriari eta familiari. Dolua: ezaugarriak, faseak eta maneiua. Heriotza ondoko arreta.

40.-Zainketa adimen osasuneko arazoak dituzten pertsonei: haurtzaroko eta gaztaroko psikiatria, gogo aldartearen nahasteak, jateko jokabidearen nahasteak, nortasunaren nahastea, herstura, eskizofrenia, loaren nahasteak, bulkaden kontrolaren nahasteak, dementziak. Balorazio integrala eta erizaintzako esku-hartzeak.

41.-Mantenugai motak. Mantenu egoeraren balorazioa. Hainbat patologiatako dietoterapia. Ahozko mantenua, enterala eta parenterala. Prestakuntza dietetikoa proba diagonistiko eta terapeutikoetarako. Elikaduraren higienea. Elikagaien bidezko toxiinfekzioa.

42.-Arnas sistemaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa arnasteko arazoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak: oxigenoterapia eta beste teknika batzuk. Erizaintzako arreta arnasteko larrialdian.

43.-Digestio aparatuaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa urdail eta hesteetako arazoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak: zundak, ostomiak eta beste teknika batzuk. Erizaintzako arreta digestioko larrialdian.

44.-Arnas sistemaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa arazo endokrinoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak (Diabetes Mellitus...). Erizaintzako arreta larrialdi endokrinologikoan.

45.-Bihotz-hodietako sistemaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa bihotz-hodietako arazoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak: elektrokardiografia, hodietarako sarbideak eta beste teknika batzuk. Erizaintzako arreta bihotz-hodietako larrialdian.

46.-Sistema neurologikoaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa arazo neurologikoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak eta beste teknika batzuk. Erizaintzako arreta larrialdi neurologikoan.

47.-Erizaintzako balorazioa eta zainketa zentzumenen organoetan arazoak dituztenei: arazo nagusiak. Erizaintzako prozedura eta teknikak.

48.-Sistema nefrourinarioaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa giltzurrun eta gernu arazoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak: maskuriko zundaketa eta beste teknika batzuk.

49.-Hezur eta muskulu sistemaren anatomofisiologia. Erizaintzako balorazioa eta zainketa ibiltze aparatuko arazoak dituztenei. Sintomatologia eta patologia nagusiak. Erizaintzako prozedurak: bendajea, inmobilizazioak eta beste teknika batzuk.

50.-Erizaintzako balorazioa eta zainketa arazo onkologiko eta hematologikoak dituztenei. Erizaintzako prozedura eta teknikak. Hemoterapia.

51.-Kirurgiako eria. Erizaintzako balorazioa eta zainketa ebakuntza izandako pertsonei. Anestesia motak. Arazo nagusiak. Erizaintzako prozedurak: zauriak eta drainadurak.

52.-Bizi-euskarria ematea, oinarrizkoa eta aurreratua, haurrari eta helduari.

53.-Erizaintzako laguntza oinazea duen eriari. Tratamendu motak. OMEren eskailera analgesikoa. Erizaintzako balorazioa eta esku-hartzea.

54.-Larrialdiaren eta emergentziaren kontzeptuak. Triagea. Erizaintzako esku-hartzea egoera larrietan: politraumatizatua, erredura handia, iktusa eta infartua.

55.-Oreka hidroelektrolitikoa. Ur balantzea. Sueroterapia. Ioi desorekak eta ph-renak.

III. ERANSKINA

Baremoa

1. atala.-Egindako zerbitzuak.

Honako hauek baloratuko dira:

1.1. Edozein administrazio publikotako zentroetan, lortu nahi den lanpostuaren estamentu eta espezialitate beretan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu, urte bakoitzeko.

1.2. Edozein administrazio publikotan beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak: 0,25 puntu, urte bakoitzeko.

1.3. Lehiaketaren kategoria berean, osasun zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzan afiliatuta eta besteren kontura kotizatuz. 0,75 puntu, urte bakoitzeko.

Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratuko langile finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Horren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarritako irizpideei jarraikiz kontatuko dira egindako zerbitzuak.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldiaren araubidea kontuan hartu gabe.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, aldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik hartuko da kontuan.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Erizain espezialistaren titulua lortzeko egonaldi osoa egin ez bada, egoiliar gisa egindako zerbitzuak 1.2 azpiatalean baloratuko dira.

Atal honetan, guztira, 17 puntu lor daitezke gehienez.

2. atala.-Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.

2.4, 2.6 eta 2.7 azpiatalei dagokienez, bateragarriak dira, eta ikerketa lan beraren gaineko komunikazioa, txostena eta argitalpena baloratuko dira.

Akta liburuetan edo abstraketan egiten diren txostenak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Graduondoko prestakuntza:

-Ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: puntu bat.

-Doktore gradua: puntu bat.

-Unibertsitateko aditua: puntu bat.

-Unibertsitateko master ofiziala: 1,5 puntu.

2.2. Prestakuntza espezializatua:

-Erizain espezialistaren titulua izateagatik, Erizaintzako espezialitateei buruzko apirilaren 22ko 450/2005 Errege Dekretuan ofizialki aitortutako espezialitateetako batekoa: puntu bat.

-Helburuko kategorian lanpostua lortzeko eskatutako titulazioa ez da atal honetan baloratuko.

2.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea: ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,05 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztapenean orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian orduen kopurua ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Erakunde antolatzaileari buruz ezarritako baldintzak bete gabe ere, Administrazioak agindu edo homologatu dituen prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek "Administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen" ondorioz antolatuak ere.

Titulazio ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.

2.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, afixak edo komunikazioak aurkeztea:

-Nazioartekoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,4 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,2 puntu.

-Estatukoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu.

-Autonomia erkidegokoa: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,05 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzaileen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahainguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

2.5. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo sariren bat jaso duten lan zientifikoak edo ikerlanak:

-Nazioartekoa: 0,75 puntu.

-Estatukoa: 0,5 puntu.

-Autonomia erkidegokoa: 0,2 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

2.6. Lanak ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Lehenengo hiru sinatzaileak, 0,4 puntu. Hurrengo hiru sinatzaileak: 0,2 puntu.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

2.7. ISBNa duten liburu zientifikoetan izandako lankidetza: 0,3 puntu argitaratatutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.8. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa, eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Egiaztagiriaren arabera, ikasturte osoa egiaztatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Gehienez ere puntu 1 emanen da.

2.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: Hizkuntza bakoitzeko, 2 puntu gehienez.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Atal honetan, guztira, 22 puntu lor daitezke gehienez.

3. atala.-Euskaraz jakitearen balorazioa:

Euskararen jakite-mailaren balorazioa ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da, horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautu baitzen.

Iragarkiaren kodea: F1208026