1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
49E/2012 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Oieregin (Bertizarana) eta Oronozen (Baztan) Zeberia errekan ur-biltze berrirako Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientearen iraungitzea deklaratzen duena. Sustatzailea Narbarteko Kontzejua da.
Oieregin (Bertizarana) eta Oronozen (Baztan) Zeberia errekan ur-biltze berrirako Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea artxibatzeko ebazpena. Sustatzailea Narbarteko Kontzejua da.
2011ko ekainaren 3an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko lerroaldean aipatutako espedientea. Espedienteko proiektu teknikoa ikusirik, sustatzaileari eskatu zitzaion dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendua ekaineko 27ko idazki baten batez egin zen, eta ekaineko 29an jakinarazi zen.
Errekerimendu horretan berariaz ohartarazten zen ezen, aipatutako jakinarazpenetik hiru hilabete igarota, ez balitz behar den dokumentazioa aurkeztu, espedientearen iraungitzea deklaratuko litzatekeela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 92.1 artikuluko beharkizun eta ondorioekin. Horrek berekin ekarriko luke proiektatutako obrak eta instalazioak ezin gauzatzea.
Emandako epea aise igarota errekerimendua bete gabe, espedienteko txostenak ikusita eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Oieregin (Bertizarana) eta Oronozen (Baztan) Zeberia errekan ur-biltze berrirako Ingurumen ukipenetarako baimenaren espedientea iraungi dela deklaratzea. Sustatzailea Narbarteko Kontzejua da.
2. Orain arteko jarduketak artxibatzea, eta espedientea sustatzaileari itzultzea, adieraziz horren ondorioz ezin duela inola ere gauzatu eskatutako jarduera.
3. Adieraztea ezen, etorkizunean jarduera hori gauzatu nahi balu, espediente berri bati hasiera eman beharko litzaiokeela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduan ezarritako moduan. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ingurumeneko zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren aurrean aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
5. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Bertizaranako Udalari eta Baztango Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 4an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1207175