103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

165/2012 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

Ikusirik José Garcés Tapia jaunak, Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren titular-sustatzailea den "Aoiz Uno, Sociedad Cooperativa" entitatea ordezkatuz, egindako eskaeraren ondoren ireki den espedientea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak egin dituzten aldeko txostenetan egiaztatzen da ikastetxe horrek ireki eta jarduteko baimena lortzeko martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Foru dekretu horren 28. artikulua ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2012-2013 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

-Ikastetxearen kodea: 31013975.

-Titularra: Aoiz Uno, Sociedad Cooperativa (IFK: F31950397).

-Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

-Berariazko izena: Liceo Monjardín.

-Helbidea: Agoitz kalea, 1.

-Herria: Iruña.

-Udalerria: Iruña.

-Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 2-3 adin tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.

-Gehienez baimendutako osaera juridikoa: 3 unitate, 2-3 urteko umeentzat; gehieneko edukiera 48 ume izanen da (16 bakoitzean).

3. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, uztailaren 6ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Aipatu 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 10ean.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1207291