103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 26koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko ThyssenKrupp Elevadores, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Iruñeko ThyssenKrupp Elevadores, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren, 2012ari dagokionaren, testua (kodea: 31008492012005), Erregistroan 2012ko apirilaren 24an sartu zena eta enpresaren legezko ordezkariek eta enpresako sindikatuen ordezkariek martxoaren 12an sinatu zutena; Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2012 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

THYSSENKRUPP ELEVADORES, S.L. ENPRESAREN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LANTOKIKO HITZARMEN KOLEKTIBOA. 2012KO SOLDATEN BERRIKUSPENAREN AKTA

Bildu dira:

Iruñean, 2012ko martxoaren 12ko 15:30ean, aurretik deialdia egin ondoren:

Batetik, enpresa ordezkatuz:

-Aldolfo Barandalla Fernández jauna.

-Javier Guerrero Marín jauna.

Eta, bestetik, langileen ordezkari gisa:

-Sergio del Cura Oneca jauna.

-Eduardo Pedrosa Olite jauna.

-Ignacio Gonzalez Eransus jauna.

Gogoeta egin, eztabaidatu eta bozketa egin ondoren, bi alderdiek 2012rako sinatutako hitzarmen kolektiboko soldatak berrikustea erabaki zen, ondoren azaltzen den bezala:

1.-Soldaten berrikuspena 2011rako.

Indarreko hitzarmen kolektiboaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta hitzartutako berrikuspen-klausularekin 2011ko lansarien taulak eguneraturik (KPI erreala + %0,30), maila nazionalean aurreikusitako %1eko KPIaren eta %2,4ko KPI errealaren arteko aldea erregularizatuko da (%1,4ko igoera).

2.-Soldaten berrikuspena 2012rako.

Indarreko hitzarmen kolektiboaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta hitzartutako berrikuspen-klausularekin 2011ko lansarien taulak eguneraturik, horiek handitu eginen dira, eta horretarako erreferentziatzat hartuko da, printzipioz, gobernuak aurreikusitako %1eko KPIa + %0,5 (ikus 9. atala). Behin KPI erreala argitaraturik, ondoriozko aldea gorantz edo beherantz erregularizatuko da, lantokian egin ohi den bezala.

3.-24 orduko zerbitzua.

Automatikoki igoko dira 2011rako balioak (indarreko hitzarmen kolektiboko 11. artikuluan jasoak), ondoren azaltzen denaren arabera:

Prestasuna eta lokalizaturik egotea

Egunero (astelehenetik ostiralera)

17,01 euro

Larunbata edo igandea

191,37 euro

Tokiko jaieguna, astez, laneguna

225,28 euro

Zaintzaldia bukatu ondoko atseden eguna

191,37 euro

Ordutegi ofizialetik kanpoko abisuak Iruñean

31,89 euro

Erretena

233,89 euro

Erretena, 6. abisua

22,33 euro

Abisuak, tarte hauetan: 13:30-15:30/18:30-8:30

Astelehenetik ostiralera

23,39 euro

Larunbata eta igandea

106,32 euro

Jaiegun nazionala, astez, laneguna

65,92 euro

4.-Primak eta pizgarriak:

Saldu ondoko departamentuko langileentzat, 2011ko primen tauletan ezarritako balioak eguneratu eginen dira 2012. urterako, %2,4aren arabera.

2012rako produktibitate primak

Lanaren kalitatearen prima aldakorra

115,36

%5 arte

440,69

%6tik %10era

386,47

%11tik %15era

318,41

%16tik %20ra

258,42

%21etik %25era

156,90

%26tik %30era

107,29

%31 baino gehiago

0,00

5.-Aparteko orduak.

2012. urterako, zenbatekoa 16,96 euro da.

6.-Lan bereziak.

2012. urterako, zenbatekoa 16,96 euro da.

7.-Aparteko ordainsarien osagarria.

Langileak: 132, 67 euro (ekaineko eta abenduko aparteko pagak).

8.-Dietak eta kilometrajea.

2012rako, dietei eta kilometrajeari dagozkien balioak eguneratu eginen dira, maila nazionalean ezarritako zenbatekoan.

9.-Soldaten taulak.

a) 2012rako soldaten taulak. Langileak.

Behin-behineko taulak

KATEGORIAK

ORDAINSARIEN MAILA

2012KO SOLDATA

Egunekoa

Urtekoa

1. MAILAKO OFIZIALA

A

61,27

26.039,03

B

59,78

25.404,89

C

58,28

24.770,75

2. MAILAKO OFIZIALA

A

55,30

23.502,48

B

53,80

22.863,96

C

53,05

22.544,71

3. MAILAKO OFIZIALA

A

52,31

22.229,83

B

51,55

21.910,57

Behin-behineko taulak

KATEGORIAK

ORDAINSARIEN MAILA

2012KO SOLDATA

Hilekoa

Urtekoa

ADMINISTRARI-OFIZIALA 1. MAILA

A

1.982,33

27.752,61

B

1.807,51

25.305,11

C

1.758,88

24.624,26

ADMINISTRARI-OFIZIALA 2. MAILA

A

1.715,65

24.019,05

B

1.626,54

22.771,60

ADMIN. LAGUNTZAILEA

A

1.603,08

22.443,13

Akordio hau gehiengo osoz onesten da.

Eta eztabaidagai gehiago ez dagoenez, bilera bukatu da, behin akta hau irakurri eta aho batez onetsi eta zazpi kopia sinatu ondoren, goian aipatutako eguneko 17:00etan, ondorio bakar baterako.

Iragarkiaren kodea: F1206767