1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
330/2012 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2011-2012 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duena.
Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, eta bertan adierazi komenigarria dela Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia argitaratzea, izan ere, abuztuaren 31ko 1070/1990 E.D.an eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea Hezkuntza Departamentuari dagokio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2011-2012 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hobekuntza Planen eta Berrikuntza Programen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 24an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA
Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia, 2011-2012 ikasturtekoa
Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2011-2012 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen.
OINARRIAK
Lehena.-Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gehienez ere Batxilergoko lau Sari Berezi emateko deialdia egin du 2011-2012 ikasturterako.
Bigarrena.-Sari Berezi horiek eskuratzeko aukera izan nahi duten ikasleek Batxilergoko edozein modalitatetako bi kurtsoak eginik eta gainditurik eta 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean bukaturik izan beharko dituzte. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arauturiko Batxilergoa izanen da betiere.
Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da Batxilergoko edozein modalitatetan egindako bi kurtsoetako kalifikazioen batez bestekoa 8,75 edo handiagoa izatea.
Batez besteko kalifikazioa ateratzeko, Batxilergoko bi kurtsoetan ikasleak ikasgai komunetan, modalitateko berariazkoetan eta aukerakoetan lorturiko kalifikazioak batuko dira.
Hirugarrena.-Aurreko atalean ezarritako baldintza betetzen duten eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, ikasketa espedientea Bigarren Hezkuntzako zein institututan duten, hartantxe, 2012ko ekainaren 15a baino lehen. Eskabidea II. eranskinari jarraikiz beteko da.
Laugarrena.-Izena emateko epea bukatu eta gero, Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura igorriko dituzte, 2012ko ekainaren 20a baino lehen, jaso dituzten eskabideak. Eskabideari III. eranskinaren araberako ikasketa ziurtagiria erantsiko diote, behar bezala beteta. Bai eskabideak bai ziurtagiriak telematika bidez igortzen ahalko dira ikastetxetik, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.
Bosgarrena.-Probak ariketa hauek izanen ditu:
a) Testu linguistiko, historiko edo filosofiko baten iruzkina, lehiatzaileak hautatzekoa. D ereduko ikasleek euskarazko testu baten iruzkin linguistikoa eginen dute.
b) Ikasleak ikasi duen atzerriko lehen hizkuntzan idatzitako testu baten iruzkina, eta galdera kultural, linguistiko edo gramatikalei erantzuna ematea hizkuntza horretan.
c) Gai bat garatzea, galderei erantzutea eta ariketa praktikoak egitea ikasleek hautaturiko bi ikasgaietako bakoitzari buruz. Ikasgai horiek izena ematean aukera hauen artetik hautatzen duten modalitatekoak izanen dira (II. eranskina):
1. Arteen modalitatea:
a) Arte Plastikoen, Diseinuaren eta Irudiaren aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa.
b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia.
2. Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:
a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika.
b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia.
3. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:
a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia.
a) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia.
c) Giza eta Gizarte Zientzien aukera: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika.
Probak 2012ko ekainaren 28an eginen dira, Iruñeko Navarro Villoslada BHIn.
Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahal dituzte probak, ikasketetan izan duten hizkuntza ereduaren arabera.
Seigarrena.-Ebaluazio Epaimahaia Hezkuntzako ikuskatzaileek eta probetako gaietan espezialistak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute. Epaimahaiburu lanetan Hezkuntzako ikuskatzaile bat arituko da. Ebaluazio Epaimahaiak, orobat, probak prestatzearen ardura izanen du.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatuko ditu mahaikideak, eta bertan buru eta idazkari gisa ariko direnak zehaztuko.
Zazpigarrena.-Ebaluazio Epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzen berri ikastetxeei emanen die, eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko ditu emaitzak: http://www.educacion.navarra.es/portal/. Jakinarazpen hori telematika bidez egin daiteke, telematika bidez egiten den eskaeran berariaz eskatzen bada.
Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete, kalifikazioak jendaurrean jarri edo telematika bidez igorri eta biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean.
Zortzigarrena.-Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofiziala jasoko dute, sari horri dagokion diploma lortuko dute eta horren berri emanen da ikasketa espediente pertsonalean.
Bederatzigarrena.-Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik kentzea.
Hamargarrena.-Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko Sari Berezia erdiesten duten ikasleek Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko lehian parte hartzen ahal dute.
Hamaikagarrena.-Deialdi honen eta beronen ekintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
II. ERANSKINA
2011-2012 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian parte hartzeko inskripzio orria
Deiturak: ......................................... Izena:
NANa: .............................. Jaioteguna:
Telefonoa:
Helbidea (jakinarazpenetarako): ...................
Herria: ........................................................... PK:
Batxilergoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen: .......................
BHI honi atxikia:
Herria: ...................................................... Telefonoa: ......................
PK:
Gurutze batekin adierazi hautaturiko aukera:
1.-Arteen modalitatea:
a) Plastikako aukera: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa [ ].
b) Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren aukera: Musikaren eta Dantzaren Historia eta Musika Analisia [ ].
2.-Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:
a) Zientzien eta Ingeniaritzaren aukera: Matematika eta Fisika [ ]
b) Osasun Zientzien aukera: Kimika eta Biologia [ ].
3.-Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:
a) Giza Zientzien aukera: Latina eta Artearen Historia [ ]
b) Gizarte Zientzien aukera: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia [ ]
c) Giza eta Gizarte Zientzien aukera: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika [ ]
Atzerriko lehen hizkuntza:
Hizkuntza eredua:
Nafarroako Foru Komunitatean, 2011-2012 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.
..............(e)n, 2012...(e)ko .................aren ......(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
HEZKUNTZA ANTOLAMENDUAREN ETA BERRIKUNTZAREN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.
III. ERANSKINA
2011-2012 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian parte hartzeko ikasketen ziurtagiria
Ikasleak lortutako kalifikazioak.
Bartxilergoko 1. kurtsoa, 2010-2011 ikasturtea. Modalitatea:
Ikastetxea:
-Ikasgai komunak:
1.-Gorputz Hezkuntza. Kalifikazioa:
2.-Filosofia eta Herritartasuna. Kalifikazioa:
3.-Gaztelania eta Literatura I. Kalifikazioa:
4.-Euskal Hizkuntza eta Literatura I. Kalifikazioa:
5.-Atzerriko Lehen Hizkuntza I (...........). Kalifikazioa:
6.-Mundu Garaikidearen Zientziak. Kalifikazioa:
MODALITATEKO IKASGAIAK | KALIFIKAZIOA | AUKERAKO IKASGAIA | KALIFIKAZIOA |
1. | | | |
2. | | | |
3. | | | |
Batxilergoko 2. kurtsoko kalifikazioak, 2011-2012 ikasturtea
-Ikasgai komunak:
1.-Gaztelania eta Literatura II. Kalifikazioa:
2.-Euskal Hizkuntza eta Literatura II. Kalifikazioa:
3.-Atzerriko Lehen Hizkuntza II (...........). Kalifikazioa:
4.-Espainiako Historia. Kalifikazioa:
5.-Filosofiaren Historia. Kalifikazioa:
MODALITATEKO IKASGAIAK | KALIFIKAZIOA | AUKERAKO IKASGAIA | KALIFIKAZIOA |
1. | | | |
2. | | | |
3. | | | |
Izena: ................................................................., honako Bigarren Hezkuntzako Institutu honetako idazkaria: .............................................. Herria: ............................. (Nafarroa).
ZIURTATZEN DU:
..................... ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta bere ikasketa espedientea institutu honetan dagoela, eta Batxilergoko ikasketak 2011-2012 ikasturtean batez besteko ................. puntuko kalifikazioarekin bukatu dituela; kalifikazioa Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian ezarritakoaren arabera lortu da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.
..............(e)n, 2012...(e)ko .................aren ......(e)an
Iragarkiaren kodea: F1207976