103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 25/12 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut:

Germán Prado Alonso jaunak eskaturik, Fundación Canónica San Pablo de Siloe enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 25/12 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen/dioten ebazpena/k eman da/dira, 2012ko maiatzaren 3an eta 2012ko otsailaren 28an:

Antolaketa-eginbidea.

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala.

Logroñon, 2012ko maiatzaren 3an.

Iruñeko epaitegiek itzulitako exhortoa jasorik emaitza negatiboa izan duten eginbideekin batera, jarduketa hauei erantsi zaie.

Horren edukia ikusirik, demandatua ez dago demandan ageri den helbidean, aipatu epaitegian gauzatu den eginbide negatiboan jaso den moduan, eta, horrenbestez, egin bitez jakinarazpen egintzak ediktuen bidez, zeinak epaitegi honen iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baitira.

Ohartaraz bedi hemendik aurrera aipatu alderdiari zuzendutako jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla (LJLaren 59. artikulua).

Leku ezagunean dagoen alderdiari errekerimendua egiten zaio, Fundacion Canónica San Pablo Siloe demandatuaren helbide berri bat ezagutuz gero, demandaren idazpuruan ageri ez den bat, epaitegi honi jakinaraz diezaion lau eguneko epean; errekerimendu ebazpen honen jakinarazpenak legezko balioa du eta, aipatu ezagutza positiboa suertatzen bada, egin bitez erabakitako eginbideak emandako helbide berrian.

Non den jakiterik ez dagoen alderdia pertsona juridikoa denez, aipatu Fundacion Canónica San Pablo Siloe fundazioari erabaki diren komunikazio egintzak jakinarazten zaizkio, Merkataritza Erregistro Zentraleko eta Zerga Agentziako datuetan ageri den helbidean, baldin eta helbide hori autoetan jada ageri dena ez bada, eta aipatu erregistroko aplikazio informatikoaren bidez lortutako ziurtagiria jarduketa hauei eransten zaie. Aipatu Merkataritza Erregistroan merkataritzako enpresaren administratzaile edo ahalordedun gisa ageri diren pertsonen helbidean ere gauzatuko dira komunikazio egintza horiek.

Jarrai bedi, exekuzioa erabaki duen ebazpenarekin bat, betearazpenpeko alderdiaren ondarea ikertzen, epaitegiko aplikazio informatikoaren bidez Trafiko Burutzako, Indizeen Erregistroko, hala bada, eta Zerga Agentziako datu baseetan sartuz. Ordaintzeke dauden itzuleren enbargo eskaera egiten da, hots, prozedura honetako betearazpenpeko alderdiak ordezkaritza horretan izaten ahal dituenak BEZaren edo PFEZaren itzulerengatik edo beste edozein zerga edo itzulerarengatik, baita tributu-kopuruak eta halakoak ez direnak direla-eta; hori, epaitegiaren gordailu eta kontsignazioen kontuak kudeatzeko aplikazio informatikoaren bitartez.

Egin biezaio errekerimendua premiamendupeko enpresaren administratzaileari, non den jakinez gero, epaitegi honetan zehatz ditzan, bost eguneko epean, premiamendupekoaren titulartasuna duten ondasun edo eskubideak, betiere erantzukizunak bermatzeko behar besteko zehaztasunez; halaber, ondasunen gainean edozein eratako eskubideak dituzten pertsonak aipatu beharko dira, eta, beste prozesu bati lotuta egonez gero, prozesu horretan betearazpenarekin zerikusia izan dezaketen alderdiak zehaztu.

Jakinaraz bedi ebazpen hau. Jakinarazpen honek legezko errekerimenduaren balioa izanen du.

LJLaren 53.2 artikuluko manamendua aplikaturik, organo judizialera bidaltzen den lehen idazkian edo egiten den lehen agerraldian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituzte, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoak aldatzen direnean, jakinarazi egin beharko dira, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen badira.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Xedatu dut: 466/11 demanda autoetan 2011ko azaroaren 28an emandako epaia betearazteko 516/11 agindu orokorra ematea alderdi betearazlearen alde, hots, German Prado Alonsoren alde, eta betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Fundacion Canónica San Pablo Siloeren aurka, 18.898,44 euroko printzipala ordain dezan, gehi beste 3.024 euro behin-behinean, betearazpena bideratu bitartean sor daitezkeen interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Auto hau, idazkari judizialak emanen duen dekretua eta betearazpen-demandaren kopia aldi berean jakinaraziko zaizkio betearazpenpeko alderdiari, PZLaren 553. artikuluak ezartzen duen moduan, eta betearazpenpeko alderdia ohartarazitzat jotzen da ebazpen honen hirugarren eta laugarren arrazoibide juridikoetan aipatutako ondorioetarako, LJLaren 251.2 eta 239.3 artikuluek xedatzen dutenarekin bat.

Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: agiri bidez frogatutako ordainketa edo betetzea, betearazpen ekintzaren preskripzioa edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo baztertzen duten beste egitate batzuk, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.

Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 3. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 4191/0000/ kontuan, kontzeptuaren eremuan "Errekurtsoa" eta, ondotik, "30 Lan arloa-Berraztertzea" adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita "30 Lan arloa-Berraztertzea" kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua. Idazkari judiziala.

Eta Fundación Canónica San Pablo de Siloeri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Logroñon, 2012ko maiatzaren 3an.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Idazkari judiziala.

Iragarkiaren kodea: J1207220