103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 100/2012 falta-judizioa

Aida González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 100/2012 falta-judizioa bideratzen ari da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

2012ko 38. epaia.

Tafallan, 2012ko martxoaren 7an.

Nik, María Luisa Bustillo Gandarillasek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Alexis Eduardo de Jesús dos Santos jaunaren aurka, agintaritzako agenteei desobeditzearen falta arin bat dela-eta, bideratu diren falta-judizioaren autoak eta hitzezko judizioa aztertu ditut. Bidezkoa da ondoko epaia ematea:

Epaitza:

Alexis Eduardo de Jesús dos Santos jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 634. artikuluan tipifikatuta dagoen agintaritzako agenteei desobeditzearen falta arin baten egilea den aldetik, 20 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, hau da, guztira 120 euro ordaintzera. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat izan denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du. Halaber, kondenatzen dut prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adieraz bekie legezko eran haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Alexis Eduardo de Jesus Dos Santosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2012ko maiatzaren 11n.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1207288