103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13E/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, langabeen aldeko proiektuak egiteagatik irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2012ko ekitaldiko deialdia onesten duena, Tributuen %0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoaren barrenean.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKEen eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Ondorio horretarako, lege horren 3. artikuluan tributuen %0,7ko esleipenetik ateratzen diren diru-sarreren bidez lagunduko diren taldeak jasotzen dira, eta horien artean "Prestaziorik gabeko langabeen taldea" agertzen da.

Halaber, deialdia PFEZeko %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako kontu-sail baten bidez finantzatuta dagoenez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak aho batez onetsi du, 2012ko martxoaren 27ko bilkuran, deialdiaren oinarri arautzaileen egokitasuna, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gure erkidegoa jasaten ari den krisi ekonomikoaren ondorioz zuzenean, talde horren barrenean asko ugaritu dira gizarte-bazterketa egoeran izanik gizarteratze-errenta jasotzen ari diren pertsonak; horregatik, beharrezkoa da jarduketa horietatik batzuk aipatu prestazioa jasotzen ari diren familia unitateetara bideratzea.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren arabera (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratzearen arlorako dauden bermatu gabeko prestazioen artean, gizarte-bazterketa egoeran daudenekin lan egiten duten gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak daude.

Arau horietako aurreikuspenek bat etorri behar dute Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legekoekin. Foru lege horretan, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzei dagokien araubide juridiko orokorra ezarri da. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea diru-laguntza horiek emateko, hots, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte-bazterketa egoeran eta lanik gabe dauden pertsona langabeak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egin ditzaten.

Orobat, enplegu sozial babestuko proiektuak laguntzen diharduten gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea sartzen da deialdi honetan, 2012. urterako.

Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta era berean bermatzen du diru-laguntza irizpide objektiboei jarraikiz emanen dela. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta bere oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tributuen %0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, langabeen aldeko proiektuak egiteagatik irabazi asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2012. urteko deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kreditua baimendu da:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

795.020,00

G/900003/4819/231502: PFEZeko %0,7ko funtsa. Prestaziorik gabeko langabetuendako laguntza

2012

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

I. ERANSKINA

(Oinarri arautzaileak)

Langabeen aldeko proiektuak egiteagatik irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2012. urteko deialdiaren oinarriak, Tributuen %0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarri denaren barrenean.

1. Xedea.

Langabeen aldeko proiektuak egiteagatik irabazi-asmorik gabeko entitateei 2012. urteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, tributuen %0,7ko esleipena arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza horien bidez langileen, funtzionamenduaren eta jardueren gastuak finantzatuko dira, entitateek proiektuak eta jarduerak egin ditzaten gizarteratzearen arloan, gizarte-bazterketa egoeran eta, aldi berean, lanik ez duten pertsonei zuzendurik.

Orobat, enplegu sozial babestuko proiektuak laguntzen diharduten gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko araubidea sartzen da deialdi honetan, 2012. urterako.

2. Jarduketa eremua eta helburua.

Diru-laguntzen xede diren proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean eginen dira eta gizarte-bazterketa egoeran eta, aldi berean, lanik ez duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea izanen dute helburu.

Enplegu sozial babestuko proiektuei laguntzeko diru-laguntzen kasuan, irabazi-asmorik gabeko interes kolektiboko proiektuen bidez lortuko da aurreko lerroaldean adierazitako helburua, gizarte ekimeneko entitateek bultzaturik, ahal dela gizarte bazterketan diren pertsonak, oinarrizko errenta/gizarteratze-errenta jasotzen duten unitateetako kideak, aldi baterako kontratatzen badituzte, pertsona horiei lan munduan txertatzeko aukera hobeak emanen dizkieten ohitura eta trebetasunak eskuratzeko xedea badute.

Beren estatutuen arabera nagusiki kulturan, aisian eta astialdian diharduten entitateak diru-laguntzen deialdi honetatik kanpo daude.

Deialdi honetatik kanpo daude, halaber, beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak eta/edo beste administrazio publiko batzuek garatzen dituztenak.

3. Entitate eskatzaileen betebeharrak.

Beren estatutuen arabera gizartetik baztertuta dauden pertsonak gizartean eta lan munduan txertatzeko xedea duten entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak.

Aurkezten diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribatuta egotea, edo jarduketa Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Zerbitzuen eta Berariazko Baimenen Erregistroan (edo erregelamenduz dagokion erregistroan) inskribatzeko eskatu izana, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Sozietatearen helbidea edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.

d) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

e) Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debekuak ez urratzea.

Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diru-laguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

4. Proiektuen betebeharrak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1. II. eranskinean jasotako jarduketak dituzten proiektuek:

a) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak ezarri dituen helburuekin bat etortzea deialdi honen esparruan, oinarri arautzaile hauetako II. eranskinean xedatutakoaren arabera, eta 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatzea.

b) Entitate bakoitzak proiektu bakar baterako laguntza eska dezake, baina II. eranskinean aipatzen diren jardueretatik bat edo batzuk sar daitezke proiektu horretan.

c) Proiektuetan sartutako jarduerek, banan-banan hartuta, ez dituzte zenbateko hauek gaindituko:

-Gizarte Intereseko Enplegu Komunitarioan (ECIS) erabiltzaileen lan kontratazioa duten jarduerak, 70.000,00 euro.

-Erabiltzaileen lan kontratazioa ez dakarten jarduerak, 30.000,00 euro.

d) "Gizarte Intereseko Enplegu Komunitarioa" (ECIS) jarduera barne hartzen duten proiektuetan, erabiltzaileen kontratazioa egiten bada, kontratazioak ez dira sei hilabetetik beherakoak izanen.

4.2. Gizarte Enplegu Babestuko (ESP) proiektuek,

Toki entitateek, edukiaren eta ezaugarrien aldetik, beren gain hartu ezin dituzten proiektuak aurkeztu beharko dituzte gizarte ekimeneko entitateek, eta baldintza hauek bete beharko dira:

4.2.1. Kontratazioari buruz.

a) Proiektuek iraupen jakin bat izanen dute, 6 eta 12 hilabete artekoa, eta 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egin beharko dira. Langileak egun desberdinetan has daitezke lanean, laneko sarbidea egokituz laneratzeko eta gizarteratzeko daukaten ibilbidera, eta gizartean zein lanean txertatzeko akordioan adierazitakoaren arabera.

b) Lanerako kontratuak aldi batekoak izanen dira, gehienez ere hamabi hilabetekoak, indarra duten legeetan baimendutako aldi bateko edozein kontratazio mota erabiliz. Langile bakoitzarentzat izanen duen iraupena zehazteko garaian, kontuan hartuko da kontratuak bide ematea aurrerago lana lortzeko behar diren ohiturak eta kualifikazioa bereganatzeko.

c) Lanaldiaren iraupena aldakorra izan daiteke, langileen behar desberdinetara egokitzeko: hiru ordukoa gutxienez eta lanaldi osokoa gehienez. Laneko denboran sartuta dago proiektuan aurreikusitako jarduera guztiak betetzeko erabilitakoa ere.

4.2.2. Egin beharreko lanei buruzkoak:

a) Bete beharreko lanek errentagarritasuna izanen dute helburu, hau da, langileen enplegagarritasuna lortzeko aukerak hobetzea, eta beraz jardueren bitartez kualifikazioa emanen zaie langileei kasuan kasuko jarduketa-eremuan atzemandako enplegu sorburuei begira.

b) Garrantzi berezia emanen zaio emakumeek lana aurkitzeko aukerak hobetuko dituzten ekintzen diseinuari.

4.2.3. Prestakuntza jarduerei buruzkoak:

a) Hauek izanen dira prestakuntza jardueren xedeak:

-Kontratuaren xedeko lanak egiteko ezagupenak eta trebetasunak ikastea.

-Prestakuntza maila edo lanbide gaitasunak lan merkatuko eskakizunetara egokitzea.

-Norberaren egonkortasuna, bizikidetzako oreka, gizarteratzea eta gizartean parte hartzea bultzatzeko behar diren elementuak eskuratzea.

b) Prestakuntza jarduerek kontratuko denbora osoaren %15 eginen dute gehienez.

4.3. Erabiltzaileen lan kontratazioa barne hartzen duten proiektuen jardueretarako hautatzen diren erabiltzaileek langabeak izan beharko dute eta, ahal dela, oinarrizko errenta/gizarteratze-errenta jasotzen duten edo 2011. edo 2012. urteetan jaso duten familia unitateetako kide izan.

5. Eskaerak aurkeztea.

5.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin batera, entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera. Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas, 7) eta erakunde beraren web orrian (www.cfnavarra.es/Laguntzak eta Bekak) eskuratzen ahalko da.www.cfnavarra.es/ Ayudas y Becas), acompañada de Instancia general del Gobierno de Navarra.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkeztuko dira Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako tokietako edozeinetan. Gainera, eskaera ez bada Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Erregistroan aurkezten, entitate interesdunak egun berean jakinarazi beharko dio Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuari, telefaxaren bidez (948240108), eskaera igorri izana.

Posta bulegoen bidez aurkezten diren eskaeretan gutun-azalak zabalik egon beharko du, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onarpen data eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, posta zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak agerraraz daitezen. Gainera, entitate interesdunak, egun berean, telefax baten bidez jakinarazi beharko dio Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari eskaera igorri duela.

5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak horretarako prestatutako ereduaren araberakoak izanen dira eta entitatearen ordezkariak behar bezala sinatuko ditu. Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrarekin eta agiri hauekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Helbidea Nafarroan duela edo, bestela, Foru Komunitatean ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.

c) Entitatea Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribaturik dagoela edo jarduketa Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Zerbitzuen eta Berariazko Baimenen Erregistroan (edo erregelamenduz dagokion erregistroan) inskribatzeko eskatu dela frogatzen duen ziurtagiria edo bestelako frogagiria.

d) Identifikazio fiskaleko txartela.

e) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena entitatea, administratzaileak eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetatik kanpo daudela. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

f) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.

g) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, gehienez ere, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela.

h) Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

i) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

j) Hala behar izanez gero, eta 12. oinarrian xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretik jasotzeko premia justifikatzen duen txostena.

Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak izanen dira edo, bestela, notario batek edo administrazioak berak kautoturiko fotokopiak.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 8. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 9. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, agiriak Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badituzte edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a), b), c), d), h) eta i) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatzita adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat egin daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatutako antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta aurkezteko nortasun juridikoa baizik aldatu ez badute, betiere hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Horretarako prestatu eredu normalizatuetan ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko da eskaera eta, hura osatzeko, interesgarritzat jotzen dituen beste agiri batzuk aurkezten ahalko ditu entitate interesdunak.

5.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerak ezarri diren baldintzak betetzen ez baditu edo harekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ez badira, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 42. artikuluan xedatu bezala.

6. Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko ahalmena duten organoak.

Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaileotan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, ulertzen da zerbitzu horretaz ari dela.

Instrukzio organoak ofizioz ebaluatuko ditu eskaerak, oinarri arautzaile hauetan ezarritako irizpide, forma eta lehentasunak kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek diru-laguntzak hartzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Diru-laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

7. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

7.1. II. eranskinean jasotako jarduketak dituzten proiektuek:

7.1.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdiko epean egiten direnak. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

-Langileak: Jarduerak koordinatzeko arduradunen, jardueretako langile teknikoen eta irakasleen soldaten kostua eta gizarte segurantzarena eta, baldin bada, koordinazioko langileen eta teknikarien joan-etorrien gastuak.

-Funtzionamendua: jarduketa gauzatzeko behar diren ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak, amortizazioak izan ezik, hala nola hornidurak, material suntsigarria, errentamenduak, konpontze eta mantentze gastuak, aholkularitzarako gastuak eta aseguruak, besteak beste.

Kontzeptu horregatik onartutako gehieneko gastua proiektuaren kostu osoaren %25 izanen da.

Gastu inbentariagarriak ez dira inolaz ere lagunduko.

-Jarduerak: diruz laguntzen den jarduerari zuzenean lotuta dauden gastuak, aurreko lerroaldean adierazten diren gastu orokorren barruan ez daudenak. ECISen bidez kontratatutako parte hartzaileen soldaten kostua eta gizarte segurantzarena, praktikak enpresetan egiteko gastuak, parte hartzaileen joan-etorrietarako gastua, prestakuntzarako materiala, prestakuntzaren beste gastu berariazko batzuk, sentsibilizazio jarduerak, informazioa, publizitatea, topaketak eta jardunaldiak.

Gizarte Intereseko Enplegu Komunitarioaren (ECIS) jardueran, parte hartzaileen soldataren eta gizarte segurantzaren kostua LGSaren %140 artekoa izanen da 2012rako, hau da, bi aparteko paga eta gizarte segurantza barne hartuta 1.047,62 euro dira hilabetean lanaldi osoko plaza bakoitzeko, sei hilabeterako diru-laguntzarekin gehienez; beraz, kasu horretan, gehienez ere 6.285,72 euroko diru-laguntza emanen da pertsona kontratatu bakoitzeko.

7.2. Diru-laguntzaren kalkulua gizarte enplegu babestuko proiektuetan.

Gizarte enplegu babestuko proiektuak egiteko diru-laguntzetan gehienez ere kontzeptu eta zenbateko hauek sartuko dira:

a) Plaza bakoitzeko diru-laguntza: parte hartzaileen soldataren eta gizarte segurantzaren kostua urteko LGSaren %140 artekoa izanen da 2012rako, hau da, bi aparteko paga eta gizarte segurantza barne hartuta 1.047,62 euro dira hilabetean lanaldi osoko plaza bakoitzeko. Entitate eskatzaileek aurrekontuaren zenbateko horren gainetikoa hartuko dute beren gain, betiere diruz laguntzen diren plazen kopuruaren arabera. Plazatzat hartuko dira lanaldi osoko bihurtu diren lanpostuak, proiektuarentzat aurreikusitako aldirako, zein parte hartzailek okupatuko duten postu hori eta parte hartzaile bakoitzak zenbat kontratu izanen dituen kontuan hartu gabe.

b) Sustapen jarduera osagarrietarako eta laguntzako langileak kontratatzeko diru-laguntza: plaza bakoitzeko emandako diru-laguntzaren %30 gehienez.

c) Diru-laguntza prestakuntza jarduerengatik: plaza bakoitzeko emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren %15 gehienez.

Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da proiektuaren kostu osoaren arabera. Kostu hori lortuko da kontzeptu hauek batuz:

-Eskatutako plaza kopuruaren eta plaza bakoitzeko gehienez ematen ahal den diru-laguntzaren edo eskatutako laguntzaren (txikiagoa bada) arteko biderketaren emaitza.

-Laguntzako langileak kontratatzeko eta prestakuntza jarduerengatiko eskatutako zenbatekoa, betiere diruz laguntzeko ezarritako mugak kontuan hartuta.

Kofinantzaketa: horrelakotzat hartuko dira entitateak ematen dituen zenbatekoak, lehentxeago esandako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuetarako.

8. Balorazioa.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Gauzatzen diren proiektuek 795.020,00 euroko aurrekontua izanen dute guztira, "PFEZeko %0,7ko funtsa. Prestaziorik gabeko langabetuendako laguntza" izeneko 900003 91600 4819 231502 kontu-sailaren kargura:

-140.000,00 euro, gizarte enplegu babestuko proiektuetarako laguntzei dagozkie.

-655.020,00 euro, II. eranskinean jasotako jarduketak dituzten proiektuetarako.

Guztira esleitutakoa ez bada ematen, beste multzora bideratzen ahal da soberakina.

8.1. II. eranskinean jasotako jarduketak dituzten proiektuetarako:

Diru-laguntzak emateko, honako irizpide hauei jarraikiz eginen da balorazioa:

a) Entitatearen barne koherentzia (25 puntu).

-Entitateak gizarteratzearen arloan egindako jarduera nagusiaren izaera eta egokitasuna (7 puntu).

-Diru-laguntzaren xedeko proiektuetan entitate eskatzaileak egin duen ibilbidea, gizarteratzearen eremuan duen aurreko esperientzia (4 puntu).

-Proposatzen diren helburuak beteko direla bermatzeko azpiegitura aski izatea (4 puntu).

-Lokalak partekatzea eta elkarteak batzea (puntu 1).

-Proiektua entitatearen gaitasun teknikoekin bat etortzea. Era berean, aurreko urteko koherentzia ekonomikoa baloratuko da (9 puntu).

b) Proiektuaren izaera (65 puntu).

-Proiektuaren alderdi teknikoak (egokitasuna, koherentzia eta doikuntza ondokoen artean: oinarriak, helburuak, metodologia, jarduerak, lortu nahi diren emaitzak, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebaluaziorako adierazleak eta abar). Halaber, baloratu eginen dira aurkezpena, idazketa eta aurrekontuaren banantzea (36 puntu).

-Esku-hartzearen berezitasuna eta alderdi berritzaileak, gauzatu nahi diren proiektuek behar ez den bikoizketarik ez ekartzea (6 puntu). Proiektuaren balorazio osoan berdinketa izanez gero, lehentasuna izanen du atal honetako puntuazio handienak.

-Erabiltzaileen kontratazio kopurua (10 puntu).

-Entitateak proiektua aurrera eramateko hurrengo entitate eta gizarte baliabide publikoekin duen osagarritasuna eta koordinazioa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak/Auzo Unitatea/EISOL, Osasun Etxeak, Osasun Mentaleko Sarea, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Espetxeko Gizarte Zerbitzua eta abar (5 puntu).

-Koordinazio horretarako prozedura, baita dokumentu bidezko euskarriaren erabilera ere, proiektuaren erreferentziako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren/Auzo Unitatearen/EISOLaren eta entitatearen arteko proiektuan parte hartzailea bideratu, jarraitu eta ebaluatzeko (3 puntu).

-Proiektuak aurreko ekitaldietan frogatutako eskarmentua (5 puntu).

c) Proiekturako kofinantzaketa egotea, alegia, entitateak, bazkideek, parte hartzaileek eta/edo beste entitate publiko eta pribatu batzuek dirua ematea (5 puntu).

d) Entitatean boluntarioak izatea, eta haien inplikazio maila proiektuan (5 puntu).

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 35, gutxienez, "b" atalean.

8.2. Gizarte Enplegu Babestuko proiektuetarako.

Diru-laguntzak emateko, honako irizpide hauei jarraikiz eginen da balorazioa:

8.2.1. Proiektuaren bideragarritasuna (35 puntu).

A) Proiektua entitatearen gaitasun teknikoekin, koherentzia ekonomikoarekin eta azpiegiturekin bat etortzea baloratuko da (5 puntu).

B) Aurreko urteetakoen antzeko ezaugarriak dituzten proiektuen eraginkortasuna baloratuko da, bukatuta direla (15 puntu).

C) Proposatutako helburuen koherentzia aztertuko da, baita aurreko urteetan esparru horretan erakutsitako esperientzia ere. (15 puntu.).

8.2.2. Errentagarritasun soziala: enplegu sozial babestuko proiektuak komunitateari eta erabiltzaileari dakarkien onura (57 puntu).

A) Parte hartzaileei berariazko enplegu sorburuetarako kualifikazioa emateko jarduerak (parte hartzaileei lana aurkitzeko aukerak handitzeko obra-leku eta jarduerak eginen dira) (5 puntu).

Jardueren aniztasuna baloratuko da deialdiaren 4.2 baldintzari jarraikiz eta parte hartzaileek enplegua lortzeko dituzten aukerekin bat.

B) Enplegu sozial babestuan parte hartzen duten emakumeen proportzioa (10 puntu).

-Emakumezko parte hartzaileek %50 edo gehiago (10 puntu).

-Emakumezko parte hartzaileek %50 baino gutxiago, proportzioan murriztuko da puntuazioa.

C) Ezagupen eta trebetasunak eskuratzea, enplegu sozial babestuko lanetan kontratatzeko. Proiektuaren egokitasuna inguruko errealitate ekonomiko eta sozialarekin (22 puntu).

C.1) Prestakuntza motak (8 puntu gehienez).

4 mota hauetako bat baizik ez da puntuatuko:

-Obra-lekuko monitoreak emandako prestakuntza: 8 puntu.

-Lanerako prestakuntzako eta egonkortasun pertsonaleko ikastaroak: 6 puntu.

-Lanerako prestakuntza ikastaroak: 4 puntu.

-Egonkortasun pertsonaleko ikastaroak: 2 puntu.

-Zehaztu gabe: 0 puntu.

Proiektuan prestakuntzari buruzko daturik ematen ez bada, "Zehaztu gabe" ulertuko da, 0 punturekin.

C.2) Prestakuntzan emandako denbora (7 puntu gehienez).

Atal honi dagozkion datuak proiektuan zehazten ez badira, ez da punturik emanen.

C.3) Parte hartzaileen enplegurako hobekuntza etengabea neurtzeko erabili beharreko ebaluazio sistemaren deskripzioa, baita gizartean eta lan munduan txertatzeko eskuratzen dituzten trebetasunak ere (7 puntu gehienez).

Erabilitako tresna eta euskarriak baloratuko dira, helburu hauek dituztela:

-Erabiltzaileak bere gaitasunak eta mugak ezagutzea.

-Langile den aldetik dituen eskubideen eta betebeharren berri eman eta horiek bere gain hartzea.

  • Pertsonen arteko komunikazioarekin lotutako gaitasunak kan harremanetan.
  • Betetzen diren lan jardueretan edo beste batzuetan gaitasunak eta trebetasunak noraino lortu diren.

D) Entitateak gizarte zerbitzu oinarrizkoekin/auzoko unitateekin/EISOLarekin aurreikusitako koordinazioa, baita lan munduan txertatzeko baliabide publiko eta pribatuekin ere (5 puntu).

Maiztasuna, erabili beharreko prozedurak eta dokumentu bidezko euskarriaren erabilera baloratuko dira proiektuaren erreferentziako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren/Auzo Unitatearen/EISOLaren eta entitatearen arteko proiektuan parte hartzailea bideratu, jarraitu eta ebaluatzeko.

E) Berezitasuna eta berrikuntzak (15 puntu).

Enplegu sozial babestuko proiektuetan jardunbide egokiak sortzen dituzten jarduketa berezi eta berritzaileak. Honelako arloetan: lanean, metodologian, prestakuntza partekatuan, esperientzien hedapenean, sentsibilizazioan eta beste alderdi berritzaile batzuetan. Proiektuaren balorazio osoan berdinketa izanez gero, lehentasuna izanen du atal honetako puntuazio handienak.

8.2.3. Gizarte ekimeneko entitateek beraiek antolatutako antzeko jardueretan hartutako esperientzia (8 puntu).

A) Entitateak gizarteratu eta laneratzeko dituen beste baliabide batzuk, esate baterako: Gizarteratze eta laneratze zentroa, laneratze enpresak, kooperatibak, autoenpleguko proiektuak, enpresetako praktikak etab (4 puntu).

B) Entitatearen parte hartzea baztertutako pertsonentzako Europako laneratze programetan azken 5 urtean (2 puntu gehienez).

C) Entitateak tokiko, autonomia erkidegoko, erregioko, nazioko, Europako nahiz naziorteko egituretan parte hartzea (2 puntu gehienez).

Diru-laguntza hartu ahal izateko, gizarte ekimeneko entitateen gizarte enplegu babestuko proiektuek gutxienez ere 60 puntu lortu beharko dituzte.

9. Diru-laguntzaren zenbatekoaren esleipena.

9.1. II. eranskinean jasotako jarduketak dituzten proiektuetarako:

9.1.1. Diru-laguntza jasotzeko onartzen diren gastuen %100ekoa izanen da esleituko den zenbatekoa, baina gehieneko diru-laguntza 130.000 eurokoa izanen da proiektu bakoitzeko.

Diru-laguntzak esleitzeko, lehenespen ordena bat finkatuko da, balorazioan lortutako puntuazioaren arabera. Diru-laguntzak banan-banan emanen dira, baimendutako kreditua agortu arte.

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen azken entitateak kreditua agortu arte dagoen soberakina jasoko du. Proposatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten zaionetik hasita. Betiere, bermatu beharko da aldatutako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Berregindako proiektua onartu ahal izateko, hasiera bateko balorazioan lortutako puntuazioa lortu beharko du, gutxienez. Bestela, entitateak proiektua hasierako proposamenari hertsiki lotuz gauzatu beharko du.

Halaber, aldatutako proiektuaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

9.2. Gizarte Enplegu Babestuko proiektuetarako.

Lortutako puntuen arabera esleituko da diru-laguntza, baldin eta, gutxienez ere, 60 puntu lortzen badira.

Diru-laguntzak esleitzeko, lehenespen ordena bat finkatuko da, balorazioan lortutako puntuazioaren arabera. Diru-laguntzak banan-banan emanen dira, baimendutako kreditua agortu arte.

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen azken entitateak kreditua agortu arte dagoen soberakina jasoko du. Proposatzen den diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera aldatzen ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten zaionetik hasita. Betiere, bermatu beharko da aldatutako proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Berregindako proiektua onartu ahal izateko, hasiera bateko balorazioan lortutako puntuazioa lortu beharko du, gutxienez. Bestela, entitateak proiektua hasierako proposamenari hertsiki lotuz gauzatu beharko du.

Halaber, aldatutako proiektuaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Banatu ondoren, entitateei diru-laguntza ematea proposatuko da, zenbateko osoa sailez sail xehakatuta eta datu hauek adierazita:

-Diruz lagundu daitezkeen plazen kopurua.

-Laguntzako langileentzako eta prestakuntzarako emandako portzentajea.

-Entitateak baterako finantzaketarako eman behar duen zenbatekoa, eskabidean adierazitako baterako finantzaketaren portzentajearen arabera kalkulatua.

-Emandako diru-laguntzaren parametroak zehatz-mehatz betetzeko eta justifikatzeko beharra.

10. Prozeduraren gaineko ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak baloratu ondoren, instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du diru-laguntzen gainean.

Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta bertan adieraziko dira emateko arrazoiak, diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak. Diru-laguntza emanez gero, adieraziko da zein diren haren helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta gastuak justifikatzeko modua eta epea.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko webean argitaratuko da ebazpena. Argitalpen horretan deialdia, proiektua, diru-laguntzak finantzatzeko aurrekontuko kreditua, onuradunak, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebatzi eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedaturikoarekin bat.

11. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, Estatukoek nahiz atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin, deialdi honen 2. oinarrian ezarritakoa galarazi gabe.

Hala ere, diru-zenbatekoak, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabide batzuekin batuta, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

12. Diru-laguntzaren ordainketa.

12.1. Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da diru-laguntza, jarduera egin dela frogatu ondoren, oinarri hauen 13. atalean xedatutakoari jarraikiz.

12.2. Diru-laguntza aldez aurretik ordaintzeko, hala badagokio, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:

a) Entitateak frogatu beharko du diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, entitateak behar hori justifikatzen duen txostena aurkeztuko du, non une horretan entitateak banku-kontuetan dituen saldoak agertuko baitira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera ez geldiarazteko edo hasteko dirua izan beharra frogatuko duen edozein agiri.

b) Beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

12.3. Aurrerakina bidezko denean, diru-laguntza ematen duen ebazpena sinatzerakoan ordainduko da, gehienez ere zenbatekoaren %25 izanik. Bigarren ordainketa eta hurrengoak kasuan kasuko gastuak eta kofinantzaketa -halakorik balego- justifikatu ondoren eginen dira, proportzionalki betiere. Ordainketaren ondoren justifikatu gabeko zenbatekoak ezin izanen du inoiz emandako zenbatekoaren %25 gainditu.

Kopurua 60.000,00 eurotik gorakoa 60.000,00 bada, entitate onuradunak bankuko abal bat edo antolamendu juridikoan aurreikusitako beste bermeren bat aurkeztu beharko du, aurreratu beharreko kopurua adinakoa betiere.

13. Justifikazioa.

13.1. Tarteko ordainketak egiteko diru-laguntzaren gastua justifikatuko da honako hauek aurkeztuz:

a) Proiektuaren urratsen tarteko txosten laburra, diruz lagundutako jarduerak helburuen arabera zenbateraino gauzatu diren adierazita. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatzean.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

b) Diru-laguntzaren xedeko proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu zen adieraziz. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak aurkeztuko dira (jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak). Egiaztagiri gisa, banku laburpenak, gordekinak eta fakturak onartuko dira bakar-bakarrik. Horietan, honako hauek adierazi beharko dira: jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua, fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Jatorrizko fakturei zigilua jarriko zaie, hartutako diru-laguntza justifikatzeko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian aurkeztu izanaren adierazgarri.

c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.

d) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurreko hilabetean egindakoa, gehienez ere, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela.

e) Diru-laguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen Zerbitzuak ez baditu.

f) Aurrekoaz gain, Gizarte Intereseko Enplegu Komunitarioko eta Gizarte Enplegu Babestuko proiektuen kasuan, honako hauek erantsi beharko dira justifikazio bakoitzean: horretarako ezarritako ereduaren araberako ziurtagiria, gizarte entitatearen ordezkariak emana. Ziurtagiri horiei hurrengo jardueretako parte hartzaileen dokumentazioa gehitu beharko zaie: SEPEko bulegoan erregistratutako lan-kontratuak, justifikatu beharreko aldian Gizarte Segurantzan kotizatutako boletin ofizialak (TC2) eta langileek sinatutako nominak, ordainketaren frogagiriak daramatzatela.

13.2. Diru-laguntzaren bigarren eta hurrengo ordainketak izateko eskubidea ematen duen azken justifikazio ekonomikoa 2013ko urtarrilaren 4a baino lehen aurkeztuko da.

13.3. Aurrerakina 12.1 puntuari jarraikiz jaso duten entitateen kasuan, beste aurrerakin izateko eskubidea ematen duten frogagiri ekonomikoak aurkezteko epemuga 2012ko abenduaren 10a izanen da; bestela, 13.2 atalean xedatutakoari jarraituko zaio.

13.4. Proiektua bukatu eta hilabeteko epean entitateak Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari agiri hauek aurkeztu behar dizkio:

a) Proiektuaren diru-sarreren eta gastuen balantzea, kontzeptuen arabera sailkaturik.

b) Diruz lagundutako proiektuaren memoria ekonomikoa, hurrengo ordainketak egiteko oinarri honen aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzetan.

c) Jarduerak, diru-laguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

14. Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Diru-laguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak deialdi honetako oinarri arautzaileen, baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera gauzatzea, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horrek, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatu eta gidatzea hartzen du bere baitan, baita proiektua oso-osorik gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere, eskaeran edo haren formulazio berrituan aurkeztutakoaren arabera.

b) Gizarte ekimeneko entitateen kasuan, gizarte zerbitzu oinarrizkoekin koordinazio egokia bermatuko da, parte hartzaileak proiektura bideratzeko eta proiektuak irauten duen bitartean eta bukatu ondoren haien jarraipena egin ahal izateko. Orobat, pertsona horiek langabezian egon beharko dute kontratatzeko unean.

c) Gizarte Intereseko Enplegu Komunitarioko eta Gizarte Enplegu Babestuko proiektuetako parte hartzaileen kasuan, horien kontratuak igorriko dira Gizarteratze Atalera, haiek kontratatu eta 15 eguneko epean.

d) Oinarrizko gizarte zerbitzuei eta/edo auzoko unitateei jardueran sartu, hasi eta bukatu izanaren berri ematea, bereziki erabiltzaileen lan kontratazioak egiten badira eta kontratatuak oinarrizko errenta/gizarteratze-errenta jasotzen duten unitateetako kideak badira.

e) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

f) Diruz lagundutako entitateek proiektuen zabalkundean eta publizitatean diru-laguntza nork eman duen adierazi beharko dute, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak uztailaren 2an emandako 211/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Entitateek foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orrokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

g) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelakoek egin beharreko egiaztapen jarduketak onartzea.

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea diru-laguntza eman duen organoari. Egoera hori jakin bezain laster haren berri eman behar da eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

i) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

j) Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusian ondokoak aurkeztea, laguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen:

-Memoria ekonomikoa, 13. oinarrian adierazi bezala.

-Diruz lagundutako proiektua gauzatzearen datu kuantitatibo eta kualitatiboak jasotzen dituen ebaluazio memoria, horretarako prestatutako ereduaren araberakoa. Eredu hori entitate interesdunen eskura egonen da Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren bulego nagusietan eta haren web orrian (lehen aipatutakoa).

-Parte hartzaileen zerrenda osoa (izena, deiturak, NAN/AIZ. Proiektuaren hasiera eguna eta amaiera eguna).

-Adierazleak biltzeko ezarritako ereduen araberako taulak.

-Nahi izanez gero, entitate onuradunak bestelako agiriak, idatziak edo grafikoak, aurkezten ahalko ditu, diruz lagundutako proiektua ongi gauzatzen ari dela erakusteko.

k) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

l) Deialdian eta aplikatzekoak diren legeetan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

m) Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

15. Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

15.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan ezarritako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioak egitea; alegia, beste batzuekin hitzartzea diru-laguntzaren xedeko jarduera partez gauzatzea. Diru-laguntza jasotzen duen jarduera onuradunak berak egiten badu, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo geldituko da.

Diru-laguntza jasotzen duen jardueraren kostuaren %50era arte azpikontratatzen ahalko du onuradunak.

Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako portzentaje eta zehaztapenekin bat, desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek batez ere osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna azpikontratazioan entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek badaukate, haien izaeragatik, prestazio edo jarduera horiek egitea.

Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, justifikatu beharko du diru-laguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

15.2. Hornitzaileen kontratazioa.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000,00 eurotik gorakoa bada, obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000,00 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunen hornidura egiten den kasuetan edo aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak ematen dituztenean, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta tramitearen inguruko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu. Kontu horiek agirien bidez frogatu beharko ditu diru-laguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Zenbait enpresari kontsulta egitea ez da beharrezkoa izanen, diru-laguntza jaso dezaketen gastuen ezaugarrien berezitasunagatik merkatuan hornidura edo zerbitzua ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

16. Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, diru-laguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztien berri eman beharko dizkiote Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiari.

Salbuespen gisa, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diruz lagundutako proiektuaren edo proiektuen edukia aldatzeko eskatzea, baita hura egiteko modua eta epeak ere, programa gauzatzea eragotzi edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero.

Proiektua aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala jakinarazi beharko dira, betiere, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen edozein aldaketak, administrazioak aldaketa onartu ala ez, diru-laguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

17. Laguntza itzultzea.

Proiektua gauzatu ezik edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak bete ezik, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren eginbeharrak bete ezik, jasotako laguntza itzuli beharko da, osorik edo partez. Legeek ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da diru-laguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorturiko berandutza interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

Entitate onuradunak ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da, diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete ez diren ikusita.

18. Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzen entitate onuradunak Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan eta hurrengoetan diru-laguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen mende egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Diru-laguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat.

20. Aplikatzekoak diren arauak.

Oinarri arautzaileotan ezarritakoaz gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak ere aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Diru-laguntzaren xede diren proiektuak integralak izanen dira eta jarduketa hauetako bat edo batzuk jasoko dituzte:

-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek edo/eta auzo unitateek bideratzen dituzten pertsonentzako ibilbide pertsonalizatuak.

-Lagun egitea.

-Lanaren aurretiko prestakuntza egokitua.

-Lanerako prestakuntza, gizarte intereseko enplegu komunitarioaren eta enpresetako praktiken bidez.

-Lan bilaketa aktiboa. Lan Bitartekaritza.

-Autoenplegurako aholkularitza.

-Enpleguak sortzeko esperientzietan laguntzea.

-Laneko eta familiako eginkizunak bateratzen laguntzen duten ekintzak.

-Deialdi honen xede diren jarduketetan erabilitako materialak eta informazio, deribazio, koordinazio eta ebaluazio sistemak prestatu eta horien zabalkundea egitea.

Iragarkiaren kodea: F1207117