103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 206/2012 epaia

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko maiatzaren 14an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 540/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

206/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.

Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu dut ahozko eta jendaurreko 540/2012 falta-judizioan. Bertan alderdi izan dira, batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzailea, Jesús María Braco Ozcoidi, eta salatua, Cristian Fanica Aurelian Mogos. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren. Horrenbestez, Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Cristian Fanica Aurelian Mogos kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunean 8 euro; guztira, 240 euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Erantzukizun zibilari buruz ez da bidezkoa ezer erabakitzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Cristian Fanica Aurelian Mogosi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1207295