103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 147/2012 epaia

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

147/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko apirilaren 3an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ustezko ebasketa-falta batengatik bideratu diren 1241/2012 berehalako falta-judizioaren jarduketak aztertu ditut. Alderdi hauek aritu dira: Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa; Carrefourko Ventura Davila Gómez jauna, salatzaile gisa; eta Lisset Peña Contreras andrea, salatu gisa. Ebazpen hau eman dut in voce:

Epaitza:

Lisset Peña Contreras andrea kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egile eta erantzule den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, zortzi euro egunean, eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Gauzak gordailu judizialean daudenez, epaia irmo bihurtutakoan itzul bekizkio Carrefourri, saltzeko.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura eta erants bekie autoei lekukotza.

Hori agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2012ko apirilaren 3an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Lisset Peña Contrerasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 10ean.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1207226