103. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012eko aurrekontu orokorraren hasierako onespena

Etxarri Aranatz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2012ko apirilaren 26ko bilkuran, 2012 urteko aurrekontuaren espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Mankomunitateko bulegoan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2012ko apirilaren 27an.-Lehendakaria, Francisco Javier Ardaiz Esteban.

Iragarkiaren kodea: L1207934