100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 9an hartua, Nafarroan olo-malutak fabrikatzeko industria baten kokapenerako Nafarroako Gobernuak eta "Harivenasa, S.L." enpresak sinatutako intentzio protokoloa onetsi eta proiektua foru intereseko deklaratzen duena.

Nafarroako Gobernuak bere helburu nagusien artean du Foru Komunitatean jarduera ekonomikoa bultzatzea, lurralde horretan enplegua eta aberastasuna sortzeko.

"Harivenasa, S.L." enpresak Noain Elortzibarren (Nafarroa) olo-malutak fabrikatzeko industria bat kokatzeko interesa adierazi du.

Nafarroako Gobernuak interes handia du proiektu horretan, are gehiago gaur egungo krisi ekonomikoa ikusirik, enplegua eta aberastasuna sortu nahi dituzten enpresa proiektuak laguntzea ezinbesteko baita.

Halaber, inbertsio proiektu horren ezaugarriak, enplegua sortzearen aldeko eragin handia, gauzatu beharreko inbertsio bolumena eta haren ezarpena errazteko beharra ikusirik, bidezko da foru intereseko inbertsio deklaratzea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Proiektua gauzatzeko egutegia ikusirik, deklarazio honek 2013ko abenduaren 31ra arte izanen ditu ondorioak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Noain Elortzibarren (Nafarroa) olo-malutak fabrikatzeko industria baten kokapenerako Nafarroako Gobernuak eta "Harivenasa, S.L." enpresak sinatutako intentzio protokoloa onestea. Protokoloaren testua erabaki honen eranskinean jaso da.

2. Proiektu hori foru intereseko inbertsio deklaratzea, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek 2013ko abenduaren 31ra arte izanen ditu ondorioak.

3. Azalpen zatiko 2. puntuan dagoen foru intereseko deklarazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Erabaki hau Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari igortzea eta "Harivenasa, S.L." enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 9an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1207122