100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 322/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia.

Tuteran, 2012ko urtarrilaren 24an.

Belén Paniagua Plaza andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 322/11 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Banco Santander S.A.k sustatu du, González prokuradore andreak ordezkatuta eta Félez legelari andreak lagunduta, auzi-ihesean dagoen Egidijus Skersisi jaunaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza.

Baiesten dut Banco Santander S.A.ak, González prokuradore andreak ordezkatuta, Egidijus Skersisi jaunaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamaika mila laurehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (11.444,79 euro) ordaintzera, gehi interesak, eta demandatua kondenatzen dut sortutako kostuak ordaintzera.

Txerta bedi ebazpen honen lekukotzaren jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburuan, eta gera bedi autoetan hitzez hitzeko ziurtagiria. Jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik 20 eguneko epean, eta horretarako ezarritako gordailua egin behar dela epaitegi honen Kontsignazioen kontuan.

Eta Egidijus Skersis jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko maiatzaren 4an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1206861