100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 131/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako 131/2011 hitzezko prozedura bideratzen ari dela, sozietateen administratzaileen aurkako erantzukizun akzioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an, Victoria Rubio Jiménez andreak, Iruñeko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 131/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Vizcay Hermanos S.A. entitateak sustatu du, Ayala prokuradore jaunak ordezkatuta eta Bacaicoa legelari jaunak zuzenduta, auzi-ihesean den Antonio del Hoyo Calleroren aurka. Hona hemen.

Epaitza:

Baiesten dut Vizcay Hermanos S.A. enpresaren prozesuko ordezkaritzak Antonio del Hoyo Calleroren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, hura kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila laurehun eta hogeita hemezortzi euro eta berrogeita zazpi zentimo (4.438,47) ordaintzera, gehi interpelazio judiziala egin zenetik epaia eman bitarteko legezko interesak, eta kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hogei eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura. Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak.

Jakitera ematea. Epai hori sinatu zuen epaile magistratuak berak irakurri eta publiko egin zuen, epaiaren egun berean egindako jendaurreko entzunaldian, eta horren fede ematen dut Iruñean.

Eta Antonio Del Hoyo Callerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 4an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1206979