100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1150/2011 prozedura arrunta

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Iban González Abadiasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Laboratorio Tec. Geología y Control SALen aurka bideratzen ari den 0001150/2011 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko azaroaren 16ko goizeko 11:25ean ager dadin, 103. judizio-aretoan (lehen solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du aitortza judiziala egitera, eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Laboratorio Téc. Geología y Control, S.A.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an. -Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207452