100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 312/2012 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Felipe Arnedo Echeverriak eta Pedro Ángel Moya Garcíak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, J. Busto Electricidad, S.L.ren aurka bideratu den 312/2012 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko urriaren 23ko 10:20an ager dadin 103. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta J. Busto Electricidad, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 16an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207543