100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 7/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Verónica Jannet Pérez Caverok eskaturik, diru-kopuru baten erreklamazioa dela-eta, El Café de la Tía Felisa, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 7/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, El Café de la tía Felisa, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 773,58 eurokoa da, gehi 46,41 euroko interesak eta 77,36 euroko kostuak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio ebazpen horren kopia Merkataritza Erregistroari, jakin dezan eta jasota gera dadin.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta El Café de la Tía Felisa, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207298