100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 26/2012 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Ion Stavenschik eskaturik, Obras y Servicios Nivel 4 Sociedad Limitada enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000026/2012 prozeduran, hitzez hitz ondoko hau dioen ebazpena eman dela gaurko egunean:

"Eginbidea.-Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.

Nik, idazkari judizial naizen honek egina, adierazteko ezin izan zaiola zitatu betearazpenpeko alderdiari gaurko egunean. Emaitza negatiboa izan du 2012ko martxoaren 20an horretarako igorritako exhortoak, autoei erantsita gelditu baita; fede ematen dut.

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz idazkari andrearen antolaketa-eginbidea. Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.

Aurreko eginbidea ikusita, bertan behera uztea erabaki da gaurko egunerako aurreikusitako agerraldia, eta 2012ko ekainaren 19an eginen da, 12:15ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ez bada, edo etendurarako bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo bere ordezkaria agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egitea eskatzen bada.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko bidea: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hala erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut. Idazkaria".

Eta Obras y Servicios Nivel 4 Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1207420