100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratze objektibo indibiduala, 657/2011 B atala

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Marcos Vinicio Galvan Ariasek eskaturik, Goal Obra Publica, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 657/11 B atala prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Marcos Vinicio Galván Arias jaunak Goal Obra Pública, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, lan kontratuaren amaiera dela-eta, jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut bi alderdiak lotzen zituen kontratua suntsiarazi dela, ebazpen hau irmo denetik aurrerako ondorioekin, eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 12.020,51 euro ordaintzera, kalte-ordain gisa; baiesten dut Marcos Vinicio Galván Arias jaunak kaleratzea aurkaratzeko Goal Obra Pública, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda metatua, eta deklaratzen dut bidegabea dela enpresa demandatuak auzi-jartzailea kaleratzea, 2011ko uztailaren 20tik aurrerako ondorioekin, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 11.137,65 euro ordaintzera, 2011ko uztailaren 21etik 2012ko otsailaren 10a arte sorrarazitako tramitazioaldiko soldatengatik, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut aurreko deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0657 11 prozedura), 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0657 11 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Goal Obra Publica, S.L. enpresaren legezko ordezkariari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1207538