100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 1166/2011 B Atala prozedura arrunta

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Pablo Herrero Marinek eta Yolanda Jaen Gómezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Angel Juango Olzak eta Yolanda Los Arcos Gilek osatutako sozietate irregularraren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1166/2011 B Atala prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

partez baiesten dut Pablo Herrero Marinek eta Yolanda Jaen Gómezek Juango Olza-Los Arcos Gil sozietate irregularraren eta hango bazkide Angel Juango Olzaren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut Pablo Herrero Marin jaunari solidarioki 8.215,48 euro gordin ordaintzera (horietatik 2.674,27 euro gordinek %10eko berandutza-interesa sortuko dute), eta Yolanda Jaen Gómez andreari 3.395,45 euro gordin ordaintzera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 1166 11 prozedura), 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 1166 11 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ángel Juango Olzak eta Yolanda Los Arcos Gilek osatutako sozietate irregularrari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 15ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1207500