100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 772/2012 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2012ko maiatzaren 3an.

Aditzera ematen da: epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari da, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"174/12 epaia. Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.

Edilberto Esteban Iglesias jaunak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 772/2012 falta-judizioko autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan, alde batetik, Ruben Pinto Tome (NAN zk.: X4525588Q) eta, bestetik, Lazaro Francisco Lasaga Mirabal (NAN zk.: 44567261T) aritu dira; Forum izan da kaltetua, eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut.

Epaitza:

Lázaro Francisco Lasaga Mirabal kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, berrogei eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Lázaro Francisco Lasaga Mirabalek 240 euroko isuna ordaindu behar du.

Lázaro Francisco Lasaga Mirabal kondenatzen dut Forum Sporti 59,95 euroko kalte-ordaina ematera.

Lázaro Francisco Lasaga Mirabal kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta Lázaro Francisco Lasaga Mirabali jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1206985