100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 4914/2011 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2012ko maiatzaren 8an.

Lorena Pegenaute Grajal andreak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 4914/11 falta-judizioa bideratzen ari da, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eta argitze autoa eman dira. Hona hemen bien xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaiarena: epaitza: "Muhammad Mansoor Anwar Syed, Abdul Hameed eta Quamar Abbas kondenatzen ditut, lesio-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Muhammad Mansoor Anwar Syedek, Abdul Hameedek eta Quamar Abbasek 180 euroko isun bana ordaindu behar dute.

Muhammad Mansoor Anwar Syed, Abdul Hameed eta Quamar Abbas kondenatzen ditut Anwar Javedi 180 euroko kalte-ordaina ematera.

Muhammad Mansoor Anwar Syed, Abdul Hameed eta Quamar Abbas kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioak eragindako kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Autoarena: xedatzen dut: "aurretik aipatutako epaia argitzen dut, honela: epaiaren bigarren lerroaldean, honela dioen tokian: "Muhammad Mansoor Anwar Syed, Abdul Hameed eta Quamar Abbas kondenatzen ditut Anwar Javedi 180 euroko kalte-ordaina ematera", honela behar du: "Muhammad Mansoor Anwar Syed, Abdul Hameed eta Quamar Abbas kondenatzen ditut Anwar Javedi 600 euroko kalte-ordaina ematera".

Eta Qamar Abbasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 8an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1206969