100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 230/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko maiatzaren 7an.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: González Rodríguez prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 230/11 prozedura tramitatzen ari da epaitegi honetan, Manuel Antonio Pérez Céspedes jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Sandra Margarita Burgos Vasquez andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Partez baiesten dut González Rodríguez auzitegietako prokuradore andreak, Sandra Margarita Burgos Vasquez andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Manuel Antonio Pérez Céspedes jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2008ko maiatzaren 16an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dagoela, adierazpen horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin, eta pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut:

1.-Burgos andreari ematen zaizkio Emelyn alabaren zaintza eta babesa; hala ere, guraso-ahala bi gurasoek izanen dute.

Pérez jauna honako egun hauetan egon ahal izanen da bere alabarekin beste akordiorik ezean:

-Bi asteburutik behin, egun bakarrean, larunbatean edo igandean, ordu betez eta Burgos andrearen ahizpa bertan dela; harekin hitz eginen du aitak bisitaren eguna eta ordua zehazteko.

Horrek ez du galarazten erabaki hori aldatzea une horretan dauden inguruabarrak baloratuta, etorkizunean oraingo egoera aldatuz gero.

3.-Pérez jaunak adingabearentzat hilean 225 euroko mantenu pentsioa ordainduko du, hamabi hilabetekotan, ordainketa aurreratuetan, hilaren lehen bost egunen barnean, auzi-jartzaileak adierazten duen kontu korrontean. Pentsio horren zenbatekoa urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezten duen erakundeak Estatu osorako adierazten duen KPIaren arabera. Lehenengo eguneratzea 2013ko urtarrilean eginen da.

Gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean biek ordainduko dute, erdi bana, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren, eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira gastu berezitzat: gaixotasun larri edo luzearen gastuak, ebakuntza kirurgikoaren gastuak, osasun zentro batean sartzeko gastuak eta, oro har, Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek estaltzen ez dituzten medikuntza, osasun eta farmazia gastuak; eskolako gastuak, besteak beste eskolako liburuak erosteko ikasturte hasieran izaten direnak, ikasturtea gainditzeko behar dituen klase partikularrenak; eta unibertsitateko, unibertsitate osteko eta lanbide trebakuntzako ikasketen gastuak, diru-laguntzarik ez duten heinean.

Aurreko ataletakoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola adingabearen geroko eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak, ikasturte amaierako bidaia edo antzekoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, betebeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du.

Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Manuel Antonio Pérez Céspedes jaunari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 7an.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1206935