100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 471/2011 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako hipoteka betearazpenaren prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Catalunya Banc S.A. (IFK: A65587198, helbidea: Antoni Maura plaza, 6 - Bartzelona) alderdi betearazleari esleitzen zaio 126.058,20 euroan Burlatako mugapean, Hilarión Eslava kaleko 2an, 4. solairuko ezkerrean, kokatzen den D motako finka; erregistroko deskripzioa ebazpen honen bigarren aurrekarian azaltzen da.

Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Horretarako, behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekizkio manamenduaren bi kopia jabetza-erregistratzaileari.

Eta Jimmy Fernando Presiga Marini eta Denice Rincon Vanegasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 7an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1207019