100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1432/2011 hipoteka-betearazpena

Francisco Javier Isasi Barbierrek, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1432/2011 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2012ko uztailaren 24ko goizeko hamarretan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (0030 8025 900000000000 3152 0000 05 1432 11 kontua) enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera jarriko dira jendaurrean, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. idatz-zatian aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio balioaren %70 ordainduta esleitzea edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua) eta tasazio balioaren %60tik gorakoa bada.

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

7. Ezinezkoa baldin bada jakinarazpena betearazpenekoei egitea, hots, Cristalería y Decoración Amaita, S.L.ri, Fermín Zufiaurre Nogueirari eta Sara Zufiaurre Nogueirari betearazpenaren tituluan agertzen den helbidean, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean argitaratzeak legezko jakinarazpenaren balioa izanen du.

Hona ondasun hipotekatua:

Altsasuko udalerrian, 12-G zenbakia duen industria nabe edo pabiloia, Isasia alderdian. Solairu bakarrekoa da eta industria erabilera du. 4. poligonoko 1332. lurzatia da.

Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3703 liburukia, 148 liburua, 91 orria, 12.105 finka. Balorazioa: 75.150 euro.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 14an.-Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1207450