100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO
KIROL MANKOMUNITATEA

2012rako Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri Kirol Mankomunitateko plantilla organikoa hasiera batez onetsirik

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2012ko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2012ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Areson, 2012ko maiatzaren 16an.-Lehendakaria, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L1207520