100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Tulebrasko Udalak, 2012ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkia 2012ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 28an.

Espedientea 2012ko martxoaren 29tik 2012ko maiatzaren 8ra egon da jendaurrean, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2012ko maiatzaren 10an.-Alkatea, Rafael Ayensa Pascual.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Oinarria. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua.Tasa hauei loturiko udal ekintza, bertzeak bertze, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak, birzatiketak eta planeamenduko aldaketak tramitatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

-Lurzatiketak egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra.

1. Orokorrean, zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean sortzen da. Uko egiten bazaio, lizentzia eskatzen den unean hasten da ordaintzeko betebeharra.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak tramitatzean, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaindu beharra.

3. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak eta planeamenduko aldaketak tramitatzean, haien tramitazioa hasierako onespenaren egintzarekin hasi bada eta ez badira ebatzi edo behin betikoz onetsi, ordaindu beharra sortuko da, Foru Komunitateko egunkarietako iragarkien gastuei dagokionez, espedientea hasiera batean onesten den unean.

5. artikulua. Subjektu pasiboa. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta Tributuei buruzko Lege Orokorreko 33. artikuluak aipatzen dituen gainerako entitateak, zerbitzuak eta lizentziak eskatu, sorrarazi eta haien onura izaten dutenean.

6. artikulua. Tarifak eta karga-tasak. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

7. artikulua. Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak Hirigintzako jarduketak egiteko eskabide guztiak aplikatzekoa den araudian aurreikusten den bezalaxe bete beharko dira

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, lizentzia emateko erabakian xedatutakoari jarraituko zaio.

9. artikulua. Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira gutxituko.

10. artikulua. Kudeaketako arauak. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

11. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak. Orobat, prentsan argitaratzeko gastuak likidatuko dira, betiere argitaratu ondotik.

12. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.

Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira. Behin-betiko likidazioa eginen da eta onesteko aurkeztuko.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. artikulua. Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean erraten denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

14. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

15. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

16. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

17. artikulua. Indar hartzea. Ordenantza honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa, aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatien zatiketak eta birzatiketak, eta udal planeko aldaketa puntualak:

-600 euro espediente bakoitzeko. Horretaz gain, Nafarroako Foru Komunitateko prentsan argitaratzeko gastuak ere ordaindu beharko dira.

2. epigrafea.-Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea:

proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, %1,5eko karga-tasa aplikatuz urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean (zerga-oinarria). Zenbateko horri Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak paratzeko gastuak gehituko zaizkio.

3. epigrafea.-Tramitazioa laburreko obren lizentzia ematea, obra gauzatzeko aurrekontua 15.000,00 euro edo txikiagoa bada, 45,00 euroko tasa.

4. epigrafea.-3. epigrafean biltzen ez diren obren lizentziak. Tasa honen kuota aterako da, zerga-oinarriari (obra gauzatzeko aurrekontua, ordenantza honen 12. artikuluari jarraikiz) %0,30eko karga-tasa aplikatuz.

5. epigrafea.-Eraikinak edo lokalak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. Horien kuota aterako da, metro eraikiak metroei tarifa hau biderkatuz: 0,45 euro/metro karratu eraikia. (Zerga-oinarria: metro karratu eraikiak x 0,45 euro/metro karratua).

Iragarkiaren kodea: L1207106