100. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Saltoki ugariko eremuetako lokalak berritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena.

Tuterako Udalak, 2012ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen saltoki ugariko eremuetako lokalak berritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak Idazkaritzan aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2012ko maiatzaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1206958